Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herrian dantzan, Matt dantzariaren eran

Sustatu
2010-09-30 10:09

Bideoa egiteko 21 hilabete, 100 txoko baina gehiago eta lagun asko Euskal Herrian zehar dantza egitekon. Matt Harding-en ideian oinarritua. Iñaki Goikoetxea Arrufaten bideoa duzue hau.

Matt Hardingen bideoa, berriz, beste hau da. 2008. urtean kaleratu zuen munduan 42 herrialdetan 14 hilabeteko bidaia egin ondoren. Goikoetxeak beretzat aukeratu duen musika bera da bideo honetako, Garry Schyman-en Praan konposizioa, Palbasha Siddique-k abestua. Bengaliera da hizkuntza.

Matten bideoan ez da Euskal Herria agertzen, baina bere garaian esan zuenez, Paulo Berriozabal Japoniako blogari euskalduna Tokyoko tartean agertzen da, 3. minutuaren bueltan.

Iñaki Goikoetxearen bideoa Dantzan.com webgunean aurkitu dugu. Duela gutxi, bere edukiak libre izendatzea erabaki du Dantzan.com-ek, zorionak eta eskerrik asko.

Iñaki Goikoetxeak egindakoa ez da Euskal Herrian sortutako lehen inspirazioa. Bizkaia Dubi Dubi izeneko batek ere eman ditu bueltak sarean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu