Badator Sautrelaren 12. denboraldia
2010-10-02 11:10
Gaur, Urriak 2, SAUTRELA saioa 300. atalarekin itzuliko da. Hamaika denboraldi dira jada SAUTRELA ETB1eko pantailetan dela, eta denboraldi honetan larunbat bazkalosteetan ikusi ahal izango da arratsaldeko 15'30tan.
Honekin batera, erdarazko literaturari ere gainbegiratua egingo dio Sautrelak 12. denboraldi honetan ere; esate baterako, Frederic Beigbeder idazle frantziarra izango dugu hirugarren saioan, Un roman français liburuaz hizketan.
Iazko lantaldea zertxobait berrituta ageri zaigu udazken honetan. Erredakzioan Garazi Kamio, Lander Garro eta Yolanda Mendiola. Errealizadore Koldo Gutierrez eta Zuzendari/Aurkezle lanetan, Hasier Etxeberria.
Erantzunak kargatzen...