Teknologia albisteak

Antonio Gomez Salek zuzendutako doako jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia
Eusko Ikaskuntza
2010-09-29 : 19:09

Antonio Gomenz Salek zuzendutako doako jardunaldiak. “Larren kudeaketa jasangarria eta aldaketa klimatikoa Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan”, Ingurugiro sektoreko langileei zuzendutakoak.

Jardunaldi hauek “Aralar eta Aizkorri-Aratzeko Parke Naturaletako larreak mantendu eta hobetzeko jardunbide egokiak” Proiektuaren atal bat dat, Eusko Ikaskuntzak aurrera daramana Asmoz Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Biodibertsitate Fundazioaren laguntzaz.

Jardunaldi hauek urriaren 4an eta 5ean izango dira Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean.

Ekitaldian honako gaiak jorratuko dira:

1. Abeltzaintza hedakorraren eragina.
2. Larreak eta basogintza sistemak: jasangarritasun egoerak eta ebaluazio ereduak.
3. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako larreen egoera, kudeaketa, kontserbazioa eta hobekuntza.
4. Aldaketa klimatikoa. Larreen egokitzea eta urrakortasuna.

Parte hartzeko 943 21 23 69 telefonoan edo empleaverde@eusko-ikaskuntza.org posta elektronikoan izena eman daiteke.

Erantzun

Sartu