Teknologia albisteak

Macropinna microstoma, buru transparentea duen arraina

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-10-01 : 11:10

Buru transparentea duen arraina da Mabropinna Microstoma, 600 eta 800 metro arteko sakoneran bizi den arrain bitxia. 1939an aurkitu zuten estreinakoz, baina ez omen dute bere irudi osorik lortu duela 6 urte arte, itsaso sakonetik atera ezkero desegin egiten baitzaie burua.

Esan bezala, 2004an lortu zituzten arrain honen lehen irudiak buru eta guzti. Bere sakoneretatik atera ezkero, medusekin gertatzen den bezala, desegin egiten zitzaien burua eta ondorioz horrelako marrazki bitxiekin irudikatzen zuten arrain hau. Beste argazki hau ere aurkitu dugu:


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: Shao, Wikipedia

Sarrerako bideoan ikusten denez, ahoaren gainean bi zulo beltz ditu. Lehen itxura batean hala badirudi ere, ez dira begiak. Zulo horiek dira arrain honen usaimen organoak.

Ikusmen organoak, berriz, buru barruan dituen organo berde horiek dira. Horiekin, eta buru transparente horri esker, izugarrizko ikusmen periferikoa omen du, norabide guztietara ikusteko ahalmenarekin.

Gaztelaniaz idatzi du Juan Ignacio Perez biologian doktoreak eta hortik jakin dugu buru transparentea duen arrainaren berri.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago