Teknologia albisteak

Masterra hezkuntza testuinguru multikultural eta eleanitzetan

Erabiltzailearen aurpegia
EKOMU
2010-09-28 : 17:09

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateak master berria sortu du: Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleanitzetan, EKOMU. Masterra euskaraz edo gaztelaniaz egin daiteke, on line modalitatean Mudle plataforma erabilita, eta bi ibilbide egiteko aukerarekin. Masterra urrian hasiko da.

Master berriak hezkuntza eremuko erakunde eta pertsonen desafioei erantzun nahi die, eta eleaniztasuna eta kulturartekotasuna landuko ditu, bi ibilbiderekin: batetik, ibilbide profesionala, eta, bestetik, ikerketa-ibilbidea , orain arte doktorego ikasketak zirenak.

ZERTARAKO DA MASTERRA?

Profesionalak prestatzeko, gai direnak kudeatzeko hezkuntza esparru asko, aurreikusteko ikasleen hezkuntza premiak, antzemateko ikerkuntza arazoak eta egokitzeko gizarte aldakorretan.

NORENTZAT DA?

Master hau prestatu da bereziki espezialista izan nahi dutenentzat eleaniztasunean eta kulturartekotasunean, irakatsi nahi dutenentzat hezkuntza arautuan eta ez arautuan, prestatzaileak prestatu nahi dituztenentzat, gai didaktikoak diseinatzen dituztenentzat eta gai hauetan sakondu nahi dutenenetzat (gurasoak, elkarteak...).

METODOLOGIA

Masterra %100 online irakatsiko da, MUDLE plataformaren bidez.Nahi den lekutik eta nahi den orduan zein erritmoan egin daiteke. Praktikak eta proiektua izango dira masterraren oinarri eta bakoitzak bere testuinguruaren irakurketatik eta esperientziatik elikatuko du jakintza prozesua.

Argibide gehiago: Nahi duenak informazio xeheagoa masterraren inguruan, beronen webgunean sar daiteke.

Erantzun

Sartu