Sustatu logoa Teknologia albisteak

Last.fm doan da Ubunturekin, baina ez zabaldu hortik

eli
eli
2010-09-27 11:09

Hau idatzi ala ez, zalantzan ibili naiz. Izan ere, Ubuntu-Linux erabiltzaile gisa ikusi dut Last.fm Interneteko irrati zoragarria doan erabil nezakeela Rhythmbox aplikazioarekin, Windowszale edo Maceroek ordaindu behar duten bitartean. Zalantza izan dut hau zabaltzeaz, Interneten ez dudalako fenomenoaren aipamenik aurkitu. Ezin naiz izan lehena horretaz konturatzen, noski. Besteak isilik daude pagotxa kenduko dietelakoan?

Pantaila-argazkia-1

Interneten musika entzuteko zerbitzu ia guztiak probatu ditut. Doanekoen artean, Deezer eta Grooveshark dira txukunenak. Spotify zoragarria da, ordaintzen baduzu, bestela ez dago erabiltzerik, iragarkiak nazkagarriak direlako (apropos egiten dituzte nazkagarri).

Last.fm honekin aurkitu dut, berriz niretzako zerbitzua. Gizarte-irrati gisa funtzionatzen du. Ordenagailuan duzun musika aztertzen du, scrobbling deituriko prozesu baten bidez, eta, horren arabera, gustuko izan dezakezuna asmatzen saiatzen da. "Musikari honen kantak dituen pertsona batek, beste honen musika ere izaten du", horrela funtzionatzen du, gustuak estatistikoki asmatzen.

Oso egokia da oraindik musikariak deskubritzeko.

Rhythmbox Ubuntu-Linuxekin defektuz datorren musika antolatzeko gailua da. Diseinu aldetik ez da iTunes bezain polita, baina askoz aukera gehiago ematen dizkizu, plugin-en bidez. Horietako bat da Last.fm erabiltzen uzten dizuna.

Last.fm zerbitzuan izena eman behar duzu, eta, ondoren, 30 abesti entzuteko aukera duzu, froga gisa. Hori amaitzen denean, agur doaneko zerbitzuari.

Rhythmboxekin, berriz, hilabeteak daramatzat entzuten.

Ez dezatela itzali.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu