Teknologia albisteak

Donostia 2016 hautagaitzak azken fasera iristea lortu du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-09-30 : 19:09

Europako Kultura hiriburu izateko hautagaitzak azken fasera heltzea lortu du, espainiar Estatuko beste 5 hirirekin batera. Emaitzaren balorazioa bihar arratsaldeko 5etan egingo dute Donostiaren hautagaitza sustengatzen duten hiru erakundeetako ordezkariek. Iruñea ez da azken fase honetan egongo.

Aurkeztutako 15 hautagaietatik 6k egin dute aurrera, tartean Donostia. Iruñea, berriz, bidean geratu da.

Otsailean programa eta aurrekontua aurkeztu beharko dute aurrera egin duten hautagaiek, eta 2011ko ekainean erabakiko dute Espainiar Estatuko zein hiri

Herenegun aurkeztu zuten Madilgo Reina Sofia Museoan Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko hautagaitza proiektua.

Selekzioa egiteko 15 saio egin dituzte aste honetan, hautagai izateko aukera zuten hirien artean aukera egiteko. Aurkeztutako hautagaitza guztiak txalotu dituzte hautagaia jakinarazi baino lehen.

Burgos, Cordoba, Las Palmas, Segovia eta Zaragoza dira goinontzeko hautagaiak. Iruñea bidean geratu da.

Hautagaien zerrenda honako hau zen:

  • Alcala
  • Burgos
  • Caceres
  • Cuenca
  • Malaga
  • Murcia
  • Donostia
  • Murcia
  • Oviedo
  • Las Palmas
  • Iruñea
  • Santander
  • Tarragona
  • Zaragoza
  • Cordoba

Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroa zen 2016ko Kultur Hiriburu izateko lehian jarraituko dutenen izenak jakinarazi behar zituena, baina Manfred Gaulhofer epaimahaiko presidenteak eman du emaitza, ingelesez.

Albistea Berrian.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago