Grekoen jaialdi erlijiosoa, Aresek emandako egurra omentzeko
2010-09-30 15:09
Herodotoren Historia liburuan Egiptori eskainitako atalean, Herodotok sei jai erlijioso berezi aipatzen ditu, toki zehatz batzuetara lotua. Horietatik azkena Papremis hirian ospatzen zuten, Aresen omenez. Aresek herrian izandako gertakizun bat oroituz, Papremiseko jai hau krudela eta gordina zen.
Bastoikadazko borroka bortitza pizten da eta kaskezurrak apurtzen dituzte.
Herodotoren liburuan (hemen lehenengo zatia eta hemen bigarrena) horrela azaltzen du jaialdi hau:
Imajinaren inguruan geratu den apaiz banakak kapera eta kapera barruko imajina daraman lau gurpileko gurdia arrastatzen du; propyleotan zutik dauden beste apaizek, berriz, sartzea galarazten die; promesgileek, ordea, jainkoaren alde ekinez kolpatu egiten dituzte, haiek beren burua babestuz. Orduan bastoikadazko borroka bortitza pizten da eta kaskezurrak apurtzen dituzte eta, nire ustez, ez bide dira gutxi hiltzen zauriengatik; hala ere, inor ez zela hiltzen esaten zuten egyptoarrek.
Eta, hasieran esan bezala, Aresek emandako egurra omentzen du ekitaldiak.
Santutegi honetan Aresen ama bizi omen zen eta Ares, kanpoan hazia izanik, giza adinera heldu zenean, amarekin elkartu nahiz iritsi omen zen, eta amaren zerbitzariek, lehenago ikusi ez zutelarik, ez omen zioten ondoratzen utzi, aitzitik, aldendu egin omen zuten; hark, ordea, beste hiri batetik gizonak ekarriz, zerbitzariak gogor tratatu omen zituen eta amarengana sartu omen zen. Hemendik ezarri zela diote Aresen jaian jipoiketa honen ohitura.
Testu hauen itzulpena Josu Naberanek egindakoa da, eta erreferentzia Belarrondoko kontuak blogetik izan dugu. Blog horretan bertan, bideo honekin batera aurkitu dugu kontakizuna:
Erantzunak kargatzen...