Sustatu logoa Teknologia albisteak

Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburu

Sustatu
2011-06-28 19:06

Gaur arratsaldean egin dute izendapena: Donostia izango da Europako Kultur Hiriburu 2016an.

Izendapena egiteko azken fase honetan 6 hiri zeuden, aurreko fase batean beste 15 hautagaiekin lehiatu ondoren. Lehen fase hartan zegoen baita ere Iruñea, baina bidean geratu zen.

Prozesu hartan, lehenengo pausua izan zen espainiar Estatuko hiri bat izatea hiriburu. Bigarrenean, hainbat hiriren selekzioa egin zuten, eta hirugarren pausua izan da hiri horietako bat aukeratzea.

Gaulhofer epaimahaiburuak azpimarratu duenez, Donostiak kultura erabili du indarkeria egoerei aurre egiteko.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate berriak eman ditu eskerrak, izendapenaren ondoren.

Europan badaude beste hizkuntza minorizatuak, eta horiekin bat egin nahi dugu.

Horrez gain, Izagirrek azpimarratu du ideologia politiko ezberdineko ordezkariek bat egin dutela. Odon Elorza ere aipatu du (taldearekin batera igo da eszenatokira), eta lan egin duten teknikariek izenak ere zerrendatu ditu Izagirrek.

Albisteak:

Programa

Sansebastian2016.eu webgunetik pdf-an deskargatu dugu kultur programa, eta hona ekarri dugu Scribd bitartez:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu