Teknologia albisteak

Legeak agintzen du Espainiako erregearen erretratua udalbatzetan egotea, salbuespenekin...

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-06-25 : 10:06

Espainian polemika edo haserrea piztu du Donostiako alkate berriak (Juan Karlos Izagirre, Bildu) udalbatzaren aretotik Espainiako erregeare erretratua kentzeko aginduak. Kontua da, legeak agindu egiten duela erretratuak pleno aretoetan egotea, baina salbuespen bat dago Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabarako. Hala ere, ABCn irakurri dugu salbuespen hori ez dela aplikatzekoa kasu honetan...

PSOErekin Felipe Gonzalez presidente zela onartu zen arau batek agintzen du Erregearen erretratuarena. 1986ko azarokoa da araua (2568/1986 errege dekretua), eta 85. artikuluko bigarren puntuak dio:

En lugar preferente del salón de sesiones estará colocada la efigie de Su Majestad El Rey.

Hala ere, arauak xedapen gehigarri bat dauka, eta han dago salbuespena:

los Territorios Históricos de Álava, Guipúzcoa y Vizcaya organizarán libremente sus propias Instituciones y dictarán las normas necesarias para su funcionamiento

Hortaz, erretratua derrigorrezkoa da Nafarroan, baina ez ordea EAEko hiru probintzietan. Hala ere, Vocento taldeko ABC egunkariak dioenez, agindua bete beharrekoa litzateke oraindik, beste araurik ez badago... Eta diote ABCkoek ez Donostiako Udaleko ordenantzek ez beste legeek ez dituztela arautu gauza hauek EAEn.

Expertos juristas consultados por ABC señalan que dichas normas todavía no se han elaborado, por lo que este Real Decreto sigue siendo de aplicación en el País Vasco.

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Barne ministroak atzo ohartarazi zuen legea betearaziko diotela Bilduko alkateei, horretarako daudela Polizia Nazionala, Goardia Zibila eta baita ere Ertzaintza. Hala ere, ez dirudi erregearen erretratuaren kasua aipatu zuenik.

Ohi bezala, bestalde, Espainiako prentsa eta sektore batzuek kontu honekin kalaka emango dutela dirudi. Adibiderako, El Mundo egunkariaren gaurko azala: Bilduren lehen biktima, Espainiako Errege, Juan Carlos I.a, Borboien etxekoa.

Erantzun

Sartu