Teknologia albisteak

"Geurea Euskal Herria!" nazio nortasunaren defentsan

Erabiltzailearen aurpegia
BAI EUSKAL HERRIARI
2011-06-21 : 12:06

GEUREA EUSKAL HERRIA! leloa Euskal Herri osoan barza zabalduko den ohiu bilakatu nahi dugu. Herriz herri eta jairik jai zabalduko dugu deiadarra. Deskargatzeko: GEUREA aldizkariaren lehen alea, irakurri.

Udarako solstizio egunean, eguzkiak urteko beste edozein egunetan baino gehiago argitzen du. Egunak laburrago eta gauak luzeagoak izango dira ordutik aurrera.

Euskal Herrian mendetan barna mantendu da ospakizun berezi hau. Gure arbasoengatik jasoriko ondarea abiapuntu gisa hartuaz, euskal nazioaren nortasuna aldarrikatzeko kanpaina abiatuko dugu.

GEUREA EUSKAL HERRIA!

Indarrean dauden administrazioetan eta hauen bidez, hainbat pauso eman dituzte Euskal Herriaren nortasun eta identitatea ezabatu nahian.

Hor kokatzen ditugu ETBren eguraldi mapen bidez errealitatea desitxuratzeko saiakerak, Espainiako kirol selekzioek Euskal Herrian jokatu dituzten frogak eta nola ez euskal instituzioetan espainiar eta frantses ikurren inposaketak.

Euskal Herriko nortasun ikurren defentsa eta aldarrikapena egiteko garaia da. Euskal nortasun ikurrak erabili ditzagun, ekitaldietan, jaietan, gure herria ordezkatzeko, munduaren aurrean agertzeko,...

Inposaturiko ikurren aurrean tinko, desitxuraketa salatu. Espainiar eta Frantses ikurrek ez dute lekurik Euskal Herrian.

Nazio gisa ikusi, pentsatu eta jardun, bide seinaleak, mapak, mugarriak, irudiak, modu eta egitasmo ezberdinen bidez gure izatea aldarrikatu eta Euskal Herria eraiki behar dugu.

Erantzun

Sartu