Teknologia albisteak

Bokazioak lantzen: nola egin erakargarri ikasleentzat zientzia eta teknologia, mintegia

Erabiltzailearen aurpegia
Elhuyar Fundazioa
2011-06-21 : 16:06

Ekainaren 27an eta 28an, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zientzia- eta teknologia-arloko irakasleei zuzendutako mintegia egingo du Elhuyar Fundazioak , GARATU Programaren barruan. Izen-ematea doakoa da.

Bi goiz iraungo ditu mintegiak, eta Elhuyar Fundazioaren egoitzan (Usurbilen, 27an) eta Bizkaiko Parke Teknologikoko BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroan (28an) egingo da. Hezkuntza-sistemako eta zientziaren dibulgazioko adituek eta profesionalek hartuko dute parte mintegian, eta, gaiari buruz hausnartzeaz eta eztabaidatzeaz gain, irakasleentzako zenbait tresnaren aurkezpena egin eta orain arteko esperientziak aurkeztuko dira.

Mintegiaren egitaraua eta izen-emateko formularia Elhuyar Kultura Zientifikoaren Laborategiaren webgunean dago.

Erantzun

Sartu