Teknologia albisteak

Hizkuntza txikiak, ahaleginak eta zubiak; hitzaldia gaur 28 Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia
Maxixatzen Euskaldunon Elkartea
2011-06-28 : 15:06

Maxixatzen euskaldunon elkarteak antolatuta Garabide elkarteko kide Jon Sarasuak eta Hego Ameriketatik etorritako Flor Canche (Mexikoko maya-yucatekoa) eta Arturo Muyulema (Ekuadorreko kichwa)hitzaldia emango dute, gaur asteartea ekainak 28 arratsaldeko 19.00etan Azkoitiko Elkargunean

Gutxitan izaten da Europa aldean euskaldunok hizkuntza komunitate gisa dugun bizipenaren antzekorik duten beste jatorrizko herrien esperientzia aurrez aurre elkarri kontatzeko aukera. Etorkizunaren erronkei aurre egiteko bidelagun naturalak izan daitezke, neurri batean, Garabide eta HUHEZIren eskutik Euskal Herrira etorri diren 18 lagunak. Munduari egiten diogun ekarpenaz, bizi ditugun zailtasunez eta etorkizuneko estrategiez arituko dira hiru lagunak, bakoitza bere begirada propioaz gain bere komunitatearen ikuspegitik.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago