Teknologia albisteak

Euskaltroll: rage eta txantxa euskaldunak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-06-27 : 12:06

Euskaltroll da blog anonimo bat, aktualitate politikoaren inguruko txantxak egiten dituena irudi muntaiekin, bideoekin eta baita rage euskaldunekin. Hauteskundeen ondoren, adibidez, Don Limpio garbigarriaren burusoilaren irudia aldatu eta Odon Elorza alkate ohiarena jarri zuen:

Ez da Elorzak jaso duen txantxa bakarra, duela egun batzuk Sustatun erakutsi genuen kopla bueltaka ari da sarean. Orain Youtuben ere bai.

Baina Euskaltrollek ez dio Elorzari bakarrik txantxa egiten. Hauteskundeetan bertan, Twitterren komentatua izan zen Alderdi Popularreko gazteek Getxon egindako kanpaldia. Disko baterako portada egin zuen Euskaltrollek:

Horrelako gehiago ikusteko, euskaltroll.tumblr.com.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago