Teknologia albisteak

Arratiako 21 ume-kantaz osaturiko diskoaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia
Umeen zentzune proiektua
2011-06-24 : 12:06

Umeen zentzune etxean entzune diskoaren argitalpena arkeztuko da Igorren, Lasarte Aretoan, gaur, ekainak 24, iluntzeko 9etan. Proiektu honen protagonistak Arratiako herrietako eskoletako aitak eta amak dira. Euren ahotsetan dagoz grabatuta eskualdean Geure Berbategie proiektuaren barruan jasotako 21 ume-kanta.Tradizioa berri!

Hizkuntza Normalkuntza Planetik jaio zen “Umeen zentzuna etxean entzuna proiektua” izeneko lana. Arratia Inguruko Hiztegia edo “Geure Berbategie" (2010: Larrea eta Rekalde) beharrerako egindako ikerketetan jasotako abestiez osaturik dago.

Arratiako hainbat ume-kanta batu ziren eta bertako umeengan pentsatuz, argitaratzea erabaki zen. Tradizionalki gurasoak izan dira beti holakoak umeei kantatu dizkietenak baina gizartea aldatuz doalako, ume-kantak irakatsi eta ikasteko lekua eskola bihurtu da. Guk ordea, berriz ere etxera bueltatu gura dugunez, Arratiako eskola guztietako aita eta amak jarri ditugu kanta-kantari galdu den espazio hori berreskuratzeko asmoz. Arratiako herri guztietako gurasoak dira disko honetan protagonista, eurak baitira, eskualdean jasotako ume-kanta zaharrok grabatu dituztenak.

Abestien artean badira lo-kantak, olgeta-kantak, errezitatuak, kanta didaktikoak... Den denak gure nagusiengandik jasotakoak.

Disko hau Arratiako Udalek eta eskualdeko Mankomunitateak (AUM) lagunduta atera da. Horregatik, bertako Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei banatuko zaie doan. Horrez gain, aurrerantzean, Arratiako ume jaioberri guztien gurasoei holako disko bana oparituko zaie udaletxe bakoitzean.

Kantuok abestuz hizkuntza, ingurunea, kultura... maitatzen ikasteaz batera, bide batez, galdu aginean dagoen altxor garrantzitsu hau berreskuratzeko aukera ere izango da.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago