Teknologia albisteak

Euskal Herriko Itsas Aldizkaria sarean jarri du Albaola Itsas Kultur Erakundeak

Erabiltzailearen aurpegia
Albaola Itsas Kultur Erakundea
2011-06-24 : 10:06

Albaola Itsas Kultur Erakundeak Euskal Herriko Itsas Aldizkaria sortu du sarean, Itsasotik begira izenekoa. Honekin batera Albaola.com web orri berria jarri du abian. Euskal Herrian itsas kulturaren normalizazioan eta jendarteratzean arraunkada bat gehiago.

Albaola Elkarteak bi lehio zabaldu ditu itsasora, web orria eta Itsasotik begira izeneko blog-a. Blog honek Euskal Herriko zein munduko itsasoko berriak jasoko ditu eta horrez gain, erreportajeak, kronikak, elkarrizketak, literatur gomendioak eta abar argitaratuko ditu, aldiro aldiro bere edukiak berrituz.

Euskal Herria munduko itsas herri handietako bat izanik, gure itsas ondareak eta kulturak oraindik bide luzea dute egiteke normalizaziorantz. Itsasoa ustiatzeko leku bat baino gehiago dela, gure memoriaren putzu sakona eta aldi berean, gure etorkizuna ere badela ikusarazi nahi dugu. Itsasotik begira blogak hurbilduko digu itsas kulturari eta aktualitatea.

Bestalde www.albaola.com-en Albaola elkartearen lan eremu eta ildo nagusiak ezagutaraziko ditugu: ontzigintza tradizionala, formakuntza, ikerkuntza, nabigazioa, gizarteratzea, ingurumena, giza baloreak...

Hemendik aurrera, Euskal Herriko itsaso zaleok baditugu bi ontzi gehiago, gure eremurik libre, zabal eta erakargarrienaz gozatu qahal izateko, itsasoaz alegia

Erantzun

Sartu