Diputatu edo Ahaldun Nagusi izateko hautagaiek, bakoitzak 90 minutu ditu.
- Goizeko 9.00etan hasi dira txanda hauek, eta une honetan lehen hautagaia, Rafaela Romero (PSE-EE) ari da hizketan. Hautagaiak dira Romero bera, Juan Carlos Cano (PP), Markel Olano (EAJ), eta Martin Garitano (Bildu).
- Goiz osoa beteko dutela hitzaldiekin, horixe espero da, 12.30ak eta 13.30ak artean izan daiteke amaiera.
- Bazkariaren ondoren, 15.00etan hasiko da batzarra berriro. Taldeen ordezkariek hitz egingo dute (ez hautagaiek berriro, alegia), eta txanda honetan Aralarreko Rebeka Uberak ere parte hartuko du (talde mistoan, bera dago bakarrik). Ordezkariek 30 minutu dituzte bakoitzak, eta haiei erantzuteko, hautagai bakoitzak beste ordu erdi. Hautagaiei kontra-erreplika egiteko, 10 minutu azkenik talde bakoitzari.
- Txanda horien ondoren, saioa eten egingo da, baina tarte txiki baterako izan daiteke.
- Etenaren ondoren, 20.00ak aldera beharbada, berriro bilduko da batzarra, eta bozketak izango dira. Bozketa sekretua izango da, eta lehen bozketan gehiengo osoa beharko da. Bilduri Ahaldun Nagusia kentzeko aukera horixe izango da, EAJko Olanoren alde egiten badute PPk eta PSEk. Bigarren bozketa bat ere egongo da, eta berriz ere, ez badago gehiengorik, boto gehien izan dituen hautagaitzaren hautagaia (kasu honetan Garitano) izendatuko dute Ahaldun Nagusi.
- Hautaketa proklamatuko du Batzar Nagusietako presidenteak, Lohitzune Txarolak, aginte-makila emango dio, eta Ahaldun Nagusiak hitzaldi bat esateko aukera izango du.
Irakurle batek ohartarazi digu, Aldundia den arren, hango nagusia Ahaldun Nagusia dela eta ez Aldun Nagusia. Barkatu okerra, beraz.
Prentsan beste oker bat ere ikusi dugu, Ana Malagonek Twitterren bidez zabaldua: Gaditano jarri diote Bilduko hautagaiari.