Teknologia albisteak

Zaintza teknologikoa software librean oinarritutako erreminten bidez

Erabiltzailearen aurpegia
Irati Iciar - UEU
2011-06-21 : 15:06

Berrikuntza prozesuan Jakintza Lehiakorrak dakartzan onurak ezagutzen diren arren, gaur egun informazioa jatorri eta iturri ezberdinetatik jasotzen denez, erakundeetan informazio gainkarga bat jasateko arrisku handia dago, horregatik erreminta egokiak erabiltzea komenigarria izaten da. Gure ustez informazio gainkarga mehatxu bat baino, aukera bat bezala ikusi beharko litzateke, horretarako etiketatze, iragazte eta taldekatze erreminta egokiak erabiltzen badira.

Gaur egungo merkatuan posible da Jakintza Lehiakorraren prozesu osoan zehar lagunduko duten erremintak aurkitzea, baina beraien ezartze eta mantentze kostuengatik ez daude enpresa txiki eta ertainen eskura. Jakintza Lehiakorraren prozesua aztertuz gero, argi ikus daiteke 2.0 erreminta ezberdinak erabili daitezkeela fase bakoitzean: sailkapena, taldekatzea, iragazpena edo ikustapena. Eta honetarako software librean egindako tresnak existitzen dira.

Argi dago gaur egun informazioa bilatu edo jasotzea ez dela arazoa, baina bai nola jaso soilik informazio interesgarria? nola ezabatu zarata? sailkatu edota iragazi al daiteke informazioa automatikoki? Hau posible egiten da 2.0 erremintei eta Jakintza Kolektiboari ezker.

Web 2.0a eta Jakintza Kolektiboa erabiliz beraz, posible da Jakintza Lehiakorraren prozesu gehiena automatizatzea, baina argi izan behar da honelako erreminta batek ez duela giza gaitasunaren maila eta beharrezkoa izango dela prozesuan zehar pertsonen parte hartzea prozesua guztiz erabilgarria izan dadin.

Gai honetan sakontzeko interesa badaukazu, UEUk eskaintzen duen ikastaro hau erabilgarri izango duzu:

Zaintza teknologikoa software librean oinarrituta..

  • Eibarren, ekainaren 29tik 30era. - Izen ematea irekita (azken plazak).

Besteak beste, gai hauek landuko dira:

Bilaketa federatuak.

Bilaketarako modelo berri honek iturri ezberdinetan aldibereko bilaketa bat egiteko aukera ematen duelako, emaitza bakar, iragazi eta taldekatu bat lortuz. Erreminta hauen erreferentzi bezala www.deepwebtech.com aurki daiteke, aldibereko bilaketaz gain beste aukera batzuk ematen dituelarik: irizpide ezberdinekiko sailkapena edo taldekatzea, errepikapenak ezabatzea edo RSS bidezko harpidetza. Erreferentzi honen barruan, arlo espezifiko batzuentzako bilatzaileak auki daitezke: www.biznar.com, www.scitopia.org edo www.mednar.com.

Iragazi eta fintzea.

Informazioa jaso ondoren lehenengo pausua behar ez den informazioa ezabatzean datza, ikerketen arabera, jasotzen den informazioaren erena bakarrik baita aplikagarria. Horretarako spam-arekin edota mezu ez desiratuekin erabiltzen den teknologia bera erabili daiteke. Ikasketa eta trebatze prozesu baten ostean, interesetan oinarrituta jasotako informazioa iragazi eta fintzen lagunduko duten tresnak erabiliz. Adibidez: www.feedzero.com edota www.feedscrub.com.

Etiketatzea.

Behin informazio interesgarria eskuratuta, informazioari balorea emateko helburuarekin, etiketatze fasera heltzen da. Horretarako testuen tratamendurako erremintak erabili daitezke: www.opencalais.com edota www.zemanta.com. Erreminta hauek testu baten gaia, etiketak edota hitz garrantzitsuak antzematen laguntzen dute, jasotako informazioaren tratamendua erraztuz.

Gomendio motorrak.

Jakintza Kolektiboarekin loturiko beste erreminta bat, gomendio motorrak dira. Iragazpen kolektiboan eta jokabide patroien identifikazioan oinarriturik, interes taldeak sortzen dituzte erabiltzaile edo kolektiboei proposamenak eginez. Honelako tresnen erabiltzaileak Amazon edo Google News dira, nahiz eta badiren ezarpen publiko gehiago: Suggestrss, Insuggest edota Dailyme.

Difusio fasea.

Azkenik, jakintzaren prozesua ixteko, difusio fasea dago. Horretarako, RSSetan oinarriturik, erreminta ezberdinak aurki daitezke interesgarriak eta balorea eman zaien berriak banatzeko, esaterako: www.feedjournal.com edota www.tabbloid.com.

Web 2.0a eta Jakintza Kolektiboa erabiliz beraz, posible da Jakintza Lehiakorraren prozesu gehiena automatizatzea, baina argi izan behar da honelako erreminta batek ez duela giza gaitasunaren maila eta beharrezkoa izango dela prozesuan zehar pertsonen parte hartzea prozesua guztiz erabilgarria izan dadin.

Ez da ahaztu behar erreminta hauen eboluzioa etengabekoa dela, beraz beharrezkoa izango da hauen zaintza bat egitea prozesua ahalik eta eraginkorrena izan dadin.

Erantzun

Sartu