Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hizkuntza gutxituen hiztun gazteen topaketa udan Gasteizen

Horrez geroztik hainbat ekintza garatu ditu: batzuk Euskara Zerbitzuarekin batera. Aurten, uztailaren 19tik 22ra bitartean, hizkuntza gutxituen hiztun gazteen topaketa antolatu du Gasteizko campusean. 18 eta 25 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute: Euskal Herriko eta Europa osoko 100 gazte inguru bilduko dira, elkar ezagutzeko, elkarren berri izateko eta bakoitzaren kezkak eta ardurak partekatzeko.

Topaketak hiru atal ditu: lehena akademikoa (hitzaldiak eta mahai-inguruak), bigarrena parte hartzeko (lantaldeak eta lantegien bidez), eta hirugarrena ludikoa (bisitak, kontzertuak�)

Hizlarien zerrenda oso erakargarria da:

Gaiak ere askotarikoak izango dira: hizkuntza ekologia, sare sozialak, aurreiritziak... Baina helburua da, batez ere, bertatik bertara beste herrialde eta hizkuntzen berri izatea.

Animatu, bada, gazteok! Izena emateko epea irekita dago.

Kanpotik baldin bazatozte, ostatua eta otorduak Gazteria Zerbitzuak antolatuko ditu. Parte hartzea doakoa da, baina plaza mugatuak.

Izena emateko: gazteria@vitoria-gasteiz.org

Informazio gehiago hemen

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu