Uhinbak: euskarazko irratiak sakelakoan entzuteko aplikazioa
2011-09-28 10:09
Euskaraz jarduten dugun 12 irrati sakelekoan entzuteko aukera dago Uhinbak ekimenari esker. Berria Fundazioak 2010. urtean euskarazko hedabide proiektuak laguntzeko Berria beka sortu zuen. Antxeta Irratiak FitBak enpresarekin batera garatutako Uhinbak izan da bekaren lehen emaitza.
Euskara hutsean emitzen duten 12 irrati entzun ahal dira gaur egun. Honako hauek:
- Antxeta Irratia (Hendaia-Lapurdi)
- Bilbo Hiria Irratia (Bilbo-Bizkaia)
- Bizkaia Irratia (Bilbo - Bizkaia)
- Euskal Irratiak: Gure Irratia (Uztaritze - Lapurdi) / Antxeta Irratia (Hendaia - Lapurdi) / Xiberoko Boza (Maule - Zuberoa) / Irulegiko Irratia ( Donibane-Garazi- Nafarroa Beherea)
- Euskalerria Irratia (Iruñea - Nafarroa)
- Hala Bedi Irratia (Gasteiz - Araba)
- Ttan Ttakun Irratia (Donostia - Gipuzkoa)
- Txolarre Irratia (Anoeta - Gipuzkoa)
- Xorroxin Irratia (Elizondo eta Lesaka - Nafarroa)
Uhinbat aplikazioak eskaintzen dituen zerbitzuak baliatzeko behar dena:
- Sakeleko telefonoa: multimedia edukiak erreproduzitu eta interneten nabigatzeko prestatu dagoena (Android /Iphone)
- Internet konexioa
Nola instalatu Uhinbak?
- Apple App Store: Mac erabiltzen dutenek (iphone, ipad edo ordenagailuan) eskuragarri dute app storean.
- Android Market: bertan deskargatuz instalatu daiteke Uhinbak aplikazioa.
- www.uhinbak.eu webgunean.
Erantzunak kargatzen...