Teknologia albisteak

"Oker gaude krisi honetatik ateratzeko lider bat behar dugula pentsatzen badugu"

Erabiltzailearen aurpegia
Debegesa, Debabarreneko garapen agentzia
2011-10-02 : 16:10

Joan Antoni Melé Triodos Bank finantza-entitate europarreko zuzendariordearen hitzak dira. Pasa den asteartean eskaini zuen hitzaldia Eibarko Hezkuntza Esparruko ekitaldi aretoan eta 130 lagun inguru elkartu ziren bertan.

Gure Balioak_Aurkezpena_Joan Antoni Melé

Ehundik gora lagun elkartu ziren pasa den asteartean, Eibarko Hezkuntza Zentroko ekitaldi aretoan, GURE BALIOAK proiektuaren aurkezpen ekitaldian.

GURE BALIOAK ekimenak 4 gizarte-balio bultzatu eta sendotu nahi ditu Debabarrenean, eskualdeko ezaugarri diren gizarte-balioak baina gaur egun ahuldurik eta bultzada baten beharrean daudenak. Hauexek dira lau gizarte-balioak: integritatea, errespetua, ekintzailetasuna eta lankidetza-elkarlana.

Aurkezpen ekitaldiaren baitan, Joan Antoni Melé Triodos Bank-eko zuzendariordeak hitzaldia eskaini zuen banka etikoaren gainean. Hitzaldian Melék ekonomia berri bati buruz hitz egin zuen, ingurumena eta natura, ekimen sozialak eta kulturalak aintzakotzat hartzen dituen ekonomia, eta horretarako gizakion aldetik kontzientzia hartu beharraz mintzatu zen.

Besteak beste, ideien krisi batean murgilduta gaudela adierazi zuen Melék eta sormena sustatu beharraz hitz egin zuen, ikastetxeetatik hasita. Egungo krisi ekonomikotik ateratzeko hezkuntzaren garrantziaz gainera, gizarte zibilak errebelatu egin behar duela adierazi zuen.

Dirua ere mintzagai izan zuen, gizakion diru-gosea, eta banka etikoaren aldeko apustua egitera gonbidatu zituen bertaratutakoak, izan ere, “banku etikoak soilik bermatzen du jendearen dirua mundua hobetzeko erabiltzen dela”.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago