Basque Culinary Center fakultatea inauguratzen dela eta, zera bota du Twitterren Patxi Lopez lehendakariak:
Eman eta zabal zazu munduan frutua esan zuen Chillidak. Gaur Basque Culinary Center euskal arbolaren irudi eta adierazpen ezin hobea dugu.
Esaldia, jakina, Iparragirrerena da, Gernikako Arbola kantukoa.
Euskal kultur erakundeak ekoiztu duen Itsasturiak erakusketa ibiltari berria Donibane Lohizunen ikusgai izango da urriaren 16a arte. Lapurdi hegoaldeko marinelen memoria zabaltzeko asmoarekin, itsas gizonen eta emazteen lekukotasun hunkigarriak oinarritzat hartuz.
Markos Zapiain idazle eta filosofoak gaur astelehena (12:00etan Bilboko Elkar aretoan) aurkeztuko du bere azken lana Bilbon: ETAkideen ametsak. Euskal literaturako hainbat lan aztertu eta bertan azaltzen diren ETAkideen ametsen inguruko gogoeta da Zapiainena. Xabier Mendigurenek elkarrizketa egin dio idazleari eta hona ekarri ditugu galdera-erantzunok.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien garaian bizi gara, eta garai horrek gizarte osoari ez ezik, itzulpengintzaren arloari ere bete-betean eragiten dio. Hasieran itzulpen-memorien erabilera etorri zen, eta Wordfast, Trados eta antzeko tresnak azaldu ziren. Orain, tresna horien erabilera oso zabaldua dago. Egun, tresna horiek itzulpen automatikoarekin osatu dira, lanean laguntzeko, eta eraginkortasuna handitzeko asmoz.
Bihar igandea, hilak 25, ospatuko da Erretinosi Pigmentarioaren nazioarteko eguna. Gipuzkoan begiei eragiten dien gaixotasun hau ezagutzera emateko, bihar, hilak 25, Begisare Erretinosi Pigmentarioak eragindakoen Gipuzkoako elkarteak ekitaldi bat antolatuko du Donostiako Boulevardean. Ekitaldia goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da, eta bertan 3 karpa ezarriko dira: informazio-gunea, gymkana didaktikoa eta taberna.
Artez Euskara Zerbitzuak, Plazagunearekin elkarlanean, sarean jarri du irakasle agenda digitala. Egun paperean ateratzen duen agendaren euskarri digitala dugu berau. Tresna digital hau erabiliz, irakasleak eguneroko eskolako gestioa era erraz baten eraman ahalko du, eta guztia doan.
"Dirua eta kontzientzia: zer egin nire diruarekin?" izenburupean, banka etikoaren gaineko hitzaldia eskainiko du Triodos Bank-eko zuzendariorde Joan Antoni Melék datorren asteartean, irailak 27, arratsaldeko 19:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko ekitaldi aretoan (UNI-EHU). Hitzaldia GURE BALIOAK proiektuaren aurkezpen ekitaldiaren baitan antolatu du Debegesak, Debabarreneko garapen agentziak.
Irailaren 18an Berria-n argitaratu nuen kontakizuna. Baina kontua 2010eko abenduan hasi zen. Orduan mehatxuka indarrez atera ninduten bulegoetatik euskaraz egiteagatik, eta ez espainolez, beraiek exijitu bezala. Orduan salaketa zabaltzea erabaki nuen, eta salaketa hori bideratzeko erabilitako gutuna ere itsasten dut hemen.
Ate joka ditugu Kilometroak. 15 egun barru izango dira Azpeitian, urriaren 2an. Bitartean, Ikastolen jaiaren inguruan Klikmetroak izeneko ekimena jarri zuten abian duela hilabete batzuk, eta orain, Klikmetro horiek aprobetxatuta, Non dago Wally jolasa ere proposatu digute.
Euskal Herriko administrazioen arteko lankidetza ekonomia eta gizartearen garapenean izeneko mahai ingurua antolatu du Gaindegiak irailaren 27rako. Parte hartzaileen artean, Markel Olano (EAJ/PNV), Patxi Zabaleta (Aralar), Juan Carlos Alduntzin (Bildu) eta Iparraldeko ordezkari bat izango dira. Izena emateko.
Istorioak kontatzerakoan euskarri desberdinak erabiltzea eta digitalizazioak ekarri dituen bapatekotasuna eta interakzioa daude transmedia izaeraren oinarrian. Boladan dagoen hitza da, eta **Donostiako Zinemaldian** ere entzun dugu egun hauetan. Han eta hemen artikuluak, webguneak, jardunaldiak eta ikerketak ugaritzen ari dira transmediaren aitzakian.
Betor hitzaldi edo topaldi sorta baten izena izango da. Helburua, interneteko ekintzaile euskaldunen esperientziak ezagutzera ematea da gure artean ezagunagoak izan daitezen. Interneten ideia eta proiektu berriak lantzea ez dago urrutiko pertsona famatu batzuen esku soilik, gurean ere baditugu arrakastadun ekintzaileak. Lehen hizlaria eta aukera, Txomin Jauregik emango digu, Deskontu.com azalduko digu, irailaren 28an 18.00etan, asteazkenarekin, Donostian.
Euskal Herriko fitness txapelduna da. 27 urterekin lehiatu da lehen aldiz; baita irabazi ere. Kirol honek bere burua "behingoz" onartzeko balio izan diola aitortu digu. Bermeotarrak, momentuz behintzat, palmares oparoagoa du gimnasia erritmikoan fitnessean baino. 2001ean Espainiako Txapelduna izatera heldu zen taldekakoan, eta hirugarrena banakakoan pilotarekin. Gihar artean, ordea, ekainean lehiatu zen estreinakoz, Gernikan antolatu zuten txapelketan. Aurrenekoz aurkeztu, eta irabazi. Gernikako gimnasioan hartu gaitu; irribarretsu eta urduri, bere saltsan. "Askotan, denbora gehiago pasatzen dut mihiari eragiten pisuak altxatzen baino!" barrez.
Euskara ikasle atzerritar agurgarria. Euskaldun batekin hizkuntza-tandem bat egin nahi baduzu, aurrera. Baina kontuz! Euskaldunak, kontrakoa frogatu ezean, terrorismo delitu potentzialen errudun gara-eta.
Aurreko edizioetan izandako arrakasta ikusirik eta dagoen eskariari erantzuna emanez, Tabakalerak eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Javier Leiva Aguilerak zuzenduriko Informazioaren Kudeatzailea eta Bitartekaria ikastaroaren 3. edizioa abiarazi dute. Ikastaroa 2011ko urriaren 10ean hasi 2012ko urtarrilaren 27ra bitarte luzatuko da. Izenemate epea zabalik da dagoeneko.
Irailaren 30etik urriaren 2ra Usurbilen eginen diren Auzolan Topaketak aurkeztu nahi dizkizuegu. Aldaketa posiblea delako, garaia delako, eta eraldaketa gure esku dagoelako, herritarrok gure bizimodua, gure ingurua eta etorkizuna ber-eratzeari ekiteko deia egiten dugu. Auzolana beharrezkoa da!
Euskal Herriko adierazle ekonomikoen kalkulurako Gaindegiaren metodologia eguneratu eta garatzeko lanpostua eskaintzen du Gaindegiak. Iraupena 9 hilabete. Egun osoko lanaldia (dedikazio murritzagoak aztertzeko prest gaude). Lantokia : Andoain, Martin Ugalde Kultur Parkea. Oharra : lanpostua presentziala da, elkartearen egoitzan egitekoa.
Euskal filmekin (eta euskalgintzako kultur produktuekin, oro har) sarri erabiltzen ditugu laudorio onberak, pelikula bat "ona" dela esanez, "geure mailan", esan gabe adieraziz, irizpide zorrotzagoekin, seguru asko ez litzatekeela hain ona. Telmo Esnalen Urte berri on, amona filmean ez dago halakorik. Oso-oso ona da; ez "geure mailan" bakarrik, baita edonorako ere.
Joan den astean telefono mugikorretako sistema eragileen euskaratzea aipatu genuen, baina badago beste modu bat non euskararen erabilpenak aurrera egin dezakeen gailu hauetan: teklak sakatu ahala hitzak asmatzeko predikzio sistemetan. Halako sistema bat garatu duen enpresa batek, hain zuzen ere, laguntza eskatu du euskaldunongandik.
Eguneraketa, irailak 20. Swiftkeyren euskararentzako lehen bertsioa prest dago, instalatu edo ikusi nola dabilen.
Igartubeiti Baserri Museoko lehiaketa honen bitartez, errezetarik originalena sarituko da astero, 2 pertsonentzako sagardotegi menuaz osatutako afariarekin. Afaria Ezkio-Itsasoko Labekoa Berri jatetxean izango da.