Teknologia albisteak

Sarea material gisa, Artelekun

Erabiltzailearen aurpegia
Arteleku-Tabakalera
2011-09-28 : 11:09

Ordenagailu sareak ikertu eta manipulatzeko tresna gehientsuenak ingeniari, hacker eta segurtasunean profesionalak direnen esku egoten badira ere, ikastaro trinko honetan sortzaileei utziko zaie tresna horien manejua. Data: urriaren 3tik 6ra. Non: Arteleku, Donostia. Izena emateko epea irailaren 29a arte egongo da zabalik.

Bidali zure datu pertsonalak, CVa, eta motibazio gutuna arteleku@gipuzkoa.net helbidera.

Helburua ordenagailu sareen erabilera kritikoa egitea da gero eta gehiago erabiltzen baititugu .

Ikastaro honetan parte hartzaile bakoitzak esku-hartze sakona egin dezake artistikoki, teoria kirtikoaz, media-art praktika edo eta aktibismoa garatuz baita ere.

Besteak beste auzitegiko ikerketa datuak, sareen zaintza, interaktibitate taldeak, wi-fi trafikoa ikuskatzea, sareko trafikoaren sonifikazioa, poesia paketeak sarean, sareko paketeen eskultura eta nabigatzaileen manipulazioa izango dira landuko diren gaiak.

Ez da beharrezkoa informatika eta sareko ingeniari ezagutzak edukitzea. Parte hartzaile bakoitzak ordenagailu, koaderno eta USB 4Gtako memoria giltza baten beharra izango du ikastaroa egiteko. Esan bezala, ikastaroa trinkoa izango da.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago