20 urte 'Euskara' planetan, jardunaldia Bilbon (urriak 7)
1991n lankidetza-akordioa sinatu zuten orduan Elhuyar Kultur Elkarte zenak eta Eusko Jaurlaritzak. Itun horren arabera, euskararen erabilera lantegien egunerokoan txertatzeko esperientzia pilotuak jarriko zituzten abian EAEko hainbat enpresatan, lehen aldiz modu planifikatuan. Antzuolako Elay enpresa izan zen lehenengoa ekimenarekin bat egiten eta orduan jaio zen lehen euskara-plana izango zena.
Ordutik, askotariko enpresa eta erakundeek urrats bera egin dute, eta, denon artean, lan-munduan ere tokia egin diogu euskarari. Beraz, bada ospatzeko arrazoirik. Baina, era berean, egindako bideaz hausnartzeko ordua iritsi dela iruditzen zaigu. Gainera, 20 urteotan errotik aldatu da lan-munduko errealitatea: euskal enpresa eta erakundeak gero eta gehiago aritzen dira tokiko merkatu eta eremuetatik kanpo, mundu mailako agertokian. Ondorioz, egoera aldatu egin da: lehen euskararen kudeaketa zen gure ardura nagusia; orain, berriz, hizkuntzen kudeaketaz hitz egin behar dugu. Beraz, eragileekin elkarlanean, gaur egungo erronkak zein diren eta nola erantzun diezaiekegun aztertu nahi genuke.
Horretarako, urriaren 7an, ostiralez, Bilboko Euskalduna Jauregian jardunaldia antolatu dugu, guztiok elkarlanean bizitakotik ikasten jarrai dezagun.
Egitaraua eta gainontzeko argibideak ikusteko, hemen.
Erantzunak kargatzen...