Teknologia albisteak

Liburuklik, Jaurlaritzaren liburutegi digitala sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-09-27 : 18:09

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskal liburutegi digitala berria aurkeztu du gaur, Liburuklik. Kultura Sailaren ohar ofizialaren arabera, 3.000 titulu inguru eta 350.000 irudi baino gehiagorekin sortu da, urtea bukatu aurretik 300.000 orri/irudi gehiago gehituko dira.

Itxura batean, bildumatutako liburuak digitalizatuta daude, orriz orriko irudietan.

Horra bi adibide interesgarri:

Oharraren arabera, software librea darabil Liburuklik-ek (Dspace sistema), eta aurtengorako aurrekontu-konpromisoa 690.000 eurokoa du ekimenak (horietarik 140.000 Espainiako Kultura ministerioak emanak).

Erantzun

Sartu