Teknologia albisteak

Idazlea itzultzaileen lantegian: antzezlan bat 2011ko honetan

Erabiltzailearen aurpegia
EIZIE
2011-09-27 : 11:09

Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, aurten ere itzulpen lantegia antolatu du EIZIEk. Aurtengo edizioan, lehen aldiz antzerkia hautatu dugu genero modura, eta Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurraga autoreen obra bat ekarriko dugu lantegira, euskarazko zein gaztelaniazko bertsioetan saritua: Aitarekin bidaian.. Gasteizen izango da hau, Europa Jauregian, gaur hasi eta irailaren 29ra arte.

Beraz, Aitarekin bidaian sei hizkuntzatan ematea izango da kontua. Itziar Otegik koordinaturik, antzerki obraren pasarte batzuk itzuli eta eztabaidatuko dituzte autoreek eta lau itzultzailek, hiru egunez. Bestalde, Julia Marinek antzerkiaren itzulpenaren berezitasunez jardungo du.

Aurtengo lantegi-mintegian, itzultzaile hauek parte hartuko dute:

Amaiera ekitaldia jendaurrean

Mintegiaren azken egunean, parte hartzaileek esperientziaren berri emango dute mahai-inguru batean. Hurrena, Aitarekin bidaian antzezlanaren hainbat pasarte sei hizkuntzatan entzuteko aukera izango dugu, Jabier Muguruzak musikaz lagundurik. Ekitaldia irailaren 29an izango da, arratseko 19:00etan, Gasteizko Europa Jauregian.

Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna

Itzultzaileon eguna irailaren 30ean denez gero, ekitaldian bertan hasiko gara ospatzen, "Itzulpengintza: kulturen arteko zubiak eraikitzen" FITen manifestua irakurriz.

Erantzun

Sartu