Teknologia albisteak

SLUN11rako proposamenak aurkezteko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia
Slun 11
2011-09-27 : 12:09

UPV/EHU, Deustu eta Mondragon unibertsitateek, 2008an, SLUN'08 (Software Librea Unibertsitatean) jardunaldia antolatu zuten, lehen unibertsitate arteko topaketa software librearen inguruan. Bertan, software librearen inguruko esperientziak trukatu ziren, komunitate unibertsitarioaren ikuspuntutik bereziki. Hiru urte geroago esperientzia errepikatu eta edizio berri bati, SLUN11, ekin nahi diogu, uste baitugu Euskadiko inguru unibertsitarioko software librearen komunitatean interes handia dagoela, irakasle, ikasle, lan-mundu zein boluntarioen aldetik. SLUN'11 abenduaren 16an izango da, UPV/EHUko Gipuzkoako Barriola eraikinean,eta gai nagusia software librearen erabilera irakaskuntzan izango da.

Aurreko egunetan, abenduaren 14 eta 15ean, eraikin berean irakaskuntza eta software librea lotzen dituen beste ekitaldi bat izango dugu: MoodleMoot Spain 2011.

Mezu honen bitartez, proposamenak bidaltzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bi aukera/formatu aurreikusi ditugu: hitzaldia eta tailerra (azken honetan ikuspuntu praktikoa bultzatu nahi da). Interesatuta egonez gero, mezu bat bidali behar duzue slun11@ehu.es helbidera, ondoko datu hauek zehaztuz:

Izena
Erakundea (unibertsitatea, taldea,...) eta horren helbidea
Izenburua eta laburpena (300 hitz, gehienez)
Formatua: hitzaldia / tailerra

Proposamenak egiteko epea urriaren 28an bukatuko da. Hitzaldi zein tailerretako materialek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Formatu elektroniko irekia (adib. txt, odt, odp, pdf).
  • Lizentzia CC-BY-SA edo antzekoa.

Komite akademikoak azaroaren 4rako erantzungo du.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago