Teknologia albisteak

Sopranoa eta pianista baserriko dolarean

Erabiltzailearen aurpegia
Igartubeiti
2011-09-29 : 18:09

Elena Barbé sopranoak eta Gerardo Rifón pianistak kontzertua eskainiko dute Igartubeitiko dolarean, Zumarragako Antioko XXVIII. Musikaldiaren barne, urriaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan.

Kontzertuaren egitaraua:

Antonio Vivaldi (1678-1741)
Sposa son disprezzata. Bajazet
V. Bellini (1801-1835)
Ma rendi pur contento
Vaga luna
W. A. Mozart (1756-1791)
Abendempindung an Laur
Zeffiretti lusinghieri. Idomeneo
Laudate Dominum. Vesperae solemnes de confessore
Tu Virginum corona, Alleluja. Exsultate, Jubilate
G. F. Haendel (1675-1759)
Lascia ch’io pianga. Rinaldo
Rejoice graetly. Messiah
Piangero la sorte mia. Giulio Cesare
J. Guridi (1886-1961)
Hala baita
G. Olaizola (1891-1973)
Haurtxoa sehaskan
T. Garbizu (1901-1989)
Ave Maria

Curriculum-ak:

Elena Barbé. Donostiako Orfeoiaren Antxon Ayestaran musika tailerrean hasi zuen musikaren alorreko prestakuntza eta gaur egun erakunde horri lotuta jarraitzen du oraindik ere. Azken horrekin bakarlari gisa abestu du, besteak beste, Vienako Musikvereinen, Donostiako Kursaalen, Madrilgo Errege Antzokian eta Toulouseko Halle aux Grains aretoan, Sainz Alfaro, Ros Marbá, Ocón, López Cobos eta Sokhiev-en zuzendaritzapean.

Kantuko ikasketak Musikene ikastegian amaitu zituen eta gaur egun teknika hobetzen ari da A. L. Chova-rekin eta I. Barredo-rekin; horrez gainera, hainbat maisu-eskoletan parte hartu du. Gironako eta Callosa d’en Sarrià-ko (Alacant) jaialdietan saritu dute eta orain dela gutxi, Enrique Lartuondo Fundazioaren beka lortu du.

Gerardo Rifón. Donostian jaio zen 1962an. Baionako epaimahaiak, aho batez, karrera amaierako Medaille d’Or eman zion 1995ean.

1980az geroztik Donostiako San Ignacio parrokiko organista da.

Abesbatzak nahiz talde istrumentalak sarritan laguntzen ditu eta kolaborazio horien artean aipatzekoak dira Donostiako Orfeoiarekin eta Bilboko Koral elkartearekin egin dituenak.

Oharra: Autobus zerbitzua doan izango da. Irteera Zumarragako parrokia ondoan izango da 17:30etan eta itzulera kontzertua amaitzean.

Erantzun

Sartu