
Espainiako agerkari batek dioenez, Bartzelonako istiluetako gerrilla teknika aurreratuetan agertutako euskal influentzien artean, xistera-borroka mitikoa agertu da. Bai, Thunder in the Sun filmean dokumentatu zen bezala, hala nola indiarrak zesta bidezko harri jaurtiketa menderatu genituen 19. mendean, 21. mendean Espainiako poliziaren aurka teknika berdina ari dira erabiltzen beste batzuk.
Teknologiaren alderdi glamuros askok arreta deitzen digute sarri. Esate baterako, deepfake direlakoak, aurpegiak erreplikatzeko teknologia ikaragarri horiek, edo, baita hurbilago ere, itzulpen automatikoa lortzen ari den maila. Baina beste alderdi industrial askotan ere magia ari da gertatzen. Esate baterako artikulu hau laguntzen duen irudia da banaketa makina optiko batena, zinta batetik pasatzen diren gaiak detektatu eta banatzeko gai dena. Ez dirudi beste mundu ezer, baina ikusi egin behar da martxan, zer nolako gaitasunetara iritsi diren. Adi ondorengo bideoei.
Joan den ostiralean, Kataluniako azken mobilizazio eta istiluen harira, Espainiako Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoaren webguneetarako eta sare sozialetako profiletarako sarbide guztiak ixteko agindua eman zuen. TsunamiDemocratic.cat webgune ofizialaren itxieraren ondoren, sortutako ispiluen galeraztea etorri zen gero. Dagoeneko ohikoa bihurtu da Espainian inolako garantiarik gabeko jazarpen politikoa eta adierazpen askatasunaren oztopatzea.
Rome2Rio mapa bilaketako aplikazio bat da, bi punturen arteko garraio publikoko aukerak eskaintzen dizuna. Bidaia luzeetarako aukerak bilatzeko tresnekin antza du (hala nola Expedia edo Orbitz), baina azkartasun eta erraztasun handia eskaintzen du, eta eskala txikian ere ondo dabilela ematen du, Euskal Herriko bi punturen arteko bilaketek aditzera ematen digutenez.
Datorren urriaren 23 eta 24an egingo da Donostian Naturklima jardunaldia, Gipuzkoa Klimaren Alde goiburuarekin. Jardunaldia Donostiako Aquariumean izango da asteazkeneko iluntzean eta ostegunean egun osoz. Aldi berean, jardunaldia Naturklima fundazioaren "jendaurreko aurkezpena" izango da, eta horren aurkako protesta antolatu da.
Gasteizko Artium museoan egingo den hiru eguneko topaketa honetan (urriaren 24tik 26ra luzatuko da), Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesional batzuk gauzatuko dira praktikan. Artium Museoak azken bi urteetan antolatu duen ekimena da Irudika jaialdia, Euskal Irudigileak elkartearekin batera eta Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko Kultura sailek lagunduta.
Open Codes. We are Data sorkuntzako topaketak urriaren 23tik datorren urteko urtarrilaren 26ra garatuko dira. Arte erakusketa bat, jarduera egutegi bat, eta deialdi ireki bat Open Space delakoa betetzeko. Hori guztia hartzen du Open Codes delakoak, zeina garatuko den Bilbon, Alhondiga edo Azkuna Zentroan.
Crash komiki lehiaketaren oinarriak errazak dira. Bi kategoria, 12 urtetik 17ra, eta 18tik 35era. Orri bat komikiz bete, hori nahikoa da. Gaztelaniaz edo euskaraz. Bidalketa epea irekita dago azaroaren 1eko 14:00ak arte.
Aste honetan aurkeztu du Jaurlaritzak bere itzultzaile neuronala (albistea geurean, probatu hemen). Hamabi hilabetean aurkeztutako hirugarrena da, iazko azaroan Modela.eus aurkeztu ondoren, eta aurten Batua.eus sarean azaldu ostean (hau ere Sustatun komentatua). Jatorri beretik garatutako hiru adar dira. Multiplizitatea ona ala txarra den, horra eztabaida posible bat.
iAmetza taldeak urtero antolatzen duen Euskarabildua IKT alorreko jardunaldian, aurtengo gaia burujabetza teknologikoa izango da. Esamolde ezagun batekin titulatu dute deialdia: "Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da". Urriaren 24an izango da jardunaldia, ostegunarekin, Donostiako San Telmo museoan.
Tsunami Demokratikoa izeneko mugimendu bat antolatu zen duela aste batzuk, Kataluniako buruzagi politikoen kontrako epaiari aurre egiteko. Aurpegi edo izen agerikorik ez duen antolakunde horrek aplikazio bat zabaldu du, protesta ekintzak sustatu eta antolatzeko helburu teorikoarekin, eta segurtasun informatikoari arreta handia eskainiz. Aktibazio kode bat lortu eta instalatu egin dugu.
Itzultzaile Automatiko Neuronala aurkeztu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak. "Hainbat urtetako lanaren ondoren sortu da eta 20 urtez HAEEk, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, bildutako itzulpen-memoriak erabiliz hobetu da", adierazi zuten atzo Josu Erkoreka eta Bingen Zupiria sailburuek. Itzultzaile berri hau herritar guztien eskura dago www.euskadi.eus/itzultzailea helbidean. 4.000 karaktere arteko testuak proposatu dakizkioke tresnari.
"Hizkuntza gutxituen erabilera soziala aktibatzen" izenburupean, bi eguneko jardunaldi bat izango da Donostian urriaren 17an eta 18an: NPLD-Coppieters Campusa. Hizkuntza komunitate hauetako kideak elkartuko dira Miramar Jauregian: katalana, friulera, frisiera, galesera, galegoa, ladinoa, bretoiera, suediera, irlandera eta euskara.
Esaten dute adimen artifizial asko aurreratzen ari dela baina, berdin dio zenbat bider esaten diozun Twitterri edo Googleri: batak pentsatzen du txioak ez dituzula nahi ordena kronologikoan, besteak uste du Youtube Music harpidetza zerbitzua interesatzen zaizula. Mila bider esan ezetz, baina ez dituzu komentzituko. Gutxienez, Twitterren ezarpen nekoso horrentzako plugin bat asmatu dute.
Instagram argazkilaritza retroaren zaletuen aplikazio gisa jaio zen, gaztetxoen interakziorako sare sozial handi bat izatera igaro zen, eta beste hainbat nitxotan garatzen jarraitzen du: euskaraz, adibidez, lehiaketa baten oinarri eta memeen biltegi. Beste erabilpen bitxi bat ere badu: Errusiako agintari oligarka/autokrata erregionalen propaganda makina faboritoa da.