Teknologia albisteak

Twitterrek beti ordena kronologikoa erakusteko plugin bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-15 : 11:34

Esaten dute adimen artifizial asko aurreratzen ari dela baina, berdin dio zenbat bider esaten diozun Twitterri edo Googleri: batak pentsatzen du txioak ez dituzula nahi ordena kronologikoan, besteak uste du Youtube Music harpidetza zerbitzua interesatzen zaizula. Mila bider esan ezetz, baina ez dituzu komentzituko. Gutxienez, Twitterren ezarpen nekoso horrentzako plugin bat asmatu dute.

Plugin interesgarri hau Kent Brewster programatzaileak sortu du. Bi bertsiotan daukazue:

Funtzionamendua ez da horrenbeste "ordena kronologikoa" finkatzea, baizik eta behin hori aukeratutakoan, horixe egotea web/PC bertsioan hobetsita. Hau da, zure hobespenak gogoraraztea eta behartzea Twitterren gainean, nonbait enpresa honek pentsatzen baitu zuk baino hobeto dakiela zer nahi duzun.

Youtuberi dagokionez, zenbat bider ikusi duzue abisu hau web bertsioan ez bada, mugikorrekoan edo aplikazioan?

"Ez, eskerrik asko", klikatu duzue geuk bezala mila bider? Ba sentitzen dugu, baina oraingoz ez dugu konponbiderik, eta berriz ezetz eta ezetz esaten jarraitu beharko dugu, adimen artifizialen adimentsu bat konturatu bitartean.

Edo, bestela... probatu Youtube Music :-) Interfazea euskaraz dago behintzat.

 

Erantzun

Sartu