Teknologia albisteak

Open Codes, hausnarketa teknologikorako ziklo zabal bat Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-20 : 08:52

Open Codes. We are Data sorkuntzako topaketak urriaren 23tik datorren urteko urtarrilaren 26ra garatuko dira. Arte erakusketa bat, jarduera egutegi bat, eta deialdi ireki bat Open Space delakoa betetzeko. Hori guztia hartzen du Open Codes delakoak, zeina garatuko den Bilbon, Alhondiga edo Azkuna Zentroan.

Antolatzaileek diotenez topaketa hau espazio esperimental bat dira, "kode informatikoak ulertzeko jakintzaren eta ikuspegi artistikoen sorrera toki berean garatzeko. Ahalegin bat da gaur egungo errealitateekin eragin-trukea izateko, eta etorkizuneko garapen-ildoak eta ikuspegiak erakusteko, horrela, gure mundua hobeto ulertu ahal izateko, datu-eremu bilakatutako mundu bat baita."

Jarduera egitarauan lehen egitekoak irekiera egunean bertan izango dira, urriaren 23an:

Erakusketari dagokionez, Alemaniako Karlsruheko ZKM zentroarekin batera garatu da, eta hauek dira lanak dituzten artistak: Adam Słowik, Christian Lölkes & Peter Weibel, Refik Anadol, Bernd Lintermann & Nikolaus Völzow, BNAG (Oliver-Selim Boualam & Lukas Marstaller), Claire L. Evans, Emma Charles, James Bridle, Julien Prévieux, Karin Sander, Rafael Lozano-Hemmer, UBERMORGEN (lizvlx & Hans Bernhard), Varvara & Mar, WEAREQQ (Usue Arrieta & Vicente Vázquez).

Open Spaces ekimenari dagokionez, erakusketak dirauen bitartean, ekimenak dituztenek aurkeztu ditzakete hor azaltzeko ideiak. Enpresa, elkarte eta publiko orokorrari irekia dago deialdia. Egin dezakezue jarduera proposamen bat, adibiez;

  • topaketa bat
  • mini-ebento bat
  • tailer praktikoa
  • hitzaldi edo aurkezpenak...

Zeren inguruan? izan dezala harreman bat arte garaikidearekin, teknologiak gizartearekin duen loturarekin, "kode irekiaren" kontzeptu ez soilik teknologikoarekin... Halako ideia bat baduzu, jarri kontaktuan eta galdetu Ruth Mayoralengatik, Open Spacek emandako koordenatuetan.

Erantzun

Sartu