
Internet of Things (IoT edo "Gauzen Internet" delakoa) alorreko iOT 2019 nazioarteko konferentzia egun batzuk barru ospatuko da Bilbon, urriaren 22aren eta 29aren artean. Internet sarea gaur egunean ez bakarrik daude hardware tradizionala (ordenagailuak, mugikorrak), eta horiek gobernatzen ditugun pertsonak; baizik eta gero eta gailu-tresna eta instantzia eta gauza daude, askotan modu autonomoan emanez eta jasoz informazioa: espazio hori da Gauzen Internet delakoa.
2019ko urte hau Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea izendatu zuen Nazio Batuen Elkarteak, eta horren baitan, EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak (MHOUK) jardunaldia antolatu du Bilbon datorren urriaren 21ean. Urtea bera eta "Garapen iraunkorrerako helburuak" dira topaketaren ardatza.
Mikrouhinak Azpeitian garatzen ari diren kultura proiektu ugarietan bat gehiago da: bideo-kanal bat Youtuben, eta beste bide batzuetatik ere zabaltzen diren ikus-entzunezkoak. Bideo sortaren barruan, gaur dokumental bat estreinatzen da Azpeitian, Kuraiosa, Nora Alberdik zuzendutakoa.
Duela egun gutxitako artikulu honetan, Inuit hizkuntzako elurraren ustezko 100 izenena aipatu genuen: nola Panlex hiztegiak aukera bakarra eman zigun. Ba elurrerako bat edo ehun, ez dakigu, baina idazteko erak, oraintsu arte, bederatzi izan dituzte Kanadako inuiten artean. Aski dela erabaki dute: Inuktitut Batua nola idatzi erabaki berri dute prozesu luze baten ondoren.
Aitor Lizardi Ituarte hizkuntzalaria (Twitterren @TioMiel) tesia egiten ari da eta gipuzkeraz mintzo diren pertsonen bila dabil, galdetegi parea osatzeko sarean. Lizardi EHUko doktoradutzako ikerlaria da, Hizkuntzalaritza Teorikoko Taldean (HITT) partaide da. HITT-en "gizakion hizkuntza gaitasuna ikertzen dugu gramatika sortzailearen ikuspuntutik. Gure ikerlerro garrantzitsuenak hauek dira: sintaxia, sematika, fonologia, pragmatika eta hizkuntzaren filosofia".
Euskadi Irratiak irratsaio polita iragarri du bihar goizeko Faktoria saiorako. Gizonezkoen futboleko Espainiako Ligan bost euskal talde daude aurtengo denboraldian (lehenbiziko aldiz), eta bostek dute entrenatzaile euskalduna, euskaraz dakiena alegia. Bostak uhinetan aldi berean elkartuko ditu Maite Artolak, bihar 9.00etatik aurrera ostiralean, urriak 11.
Durangoko Azokaren plaza digitalean, Kabia delakoan, ideia, proiektu edo proposamen bat aurkezteko epea datorren astelehenean, urriak 14, amaitzen da. Azokaren azken eguna, abenduaren 8a, ekimen eta egitasmo digitalen aurkezpenerako tarte librea izango da, eta denon esku dago hori betetzea.
Panlex izeneko ekimena The Long Now Foundation izeneko erakundearen baliabide bat da, hizkuntzen-arteko datubase lexiko erraldoi eta aske bat sortzekoa, itzulpengintzan aurreratu ahal izateko. Erakunde bitxia da The Long Now Foundation, epe luzeko futurismo batera begirako proiektuak babesten ditu, hala nola 10.000 Urterako Erlojua, 100 mende irauteko gauza izango den makina bat, ingenieritzarako erronka itzel bat.
Mugimendu feministen eta euskaltzalearen arteko elkarguneez gogoetatzeko hitzaldi zikloa antolatu dute Tolosaldeko herrietan Tolosako Asanblada Feministak eta Galtzaundi Euskara Taldeak. "Euskara eta feminismoa, bidegurutzean elkargune", horixe da izenburua. Datorren astean hasiko den astearteroko ziklo bat izango da. Hitzaldiak euskaraz izango dira, baina aldibereko itzulpena egongo da gaztelaniaz.
Gaur bete dira ehun urte Euskaltzaindia sortu zela. Ekitaldi ofiziala egin zen Donostian igandean, eta hainbat jarduera egin izan dituzte azken hilabeteotan. Webgunean ere, berritasunak mendeurrena ospatzeko: Orotariko Euskal Hiztegiaren bilaketak hobetu dituzte,
2020ko gizonezkoen futbol selekzioen Eurokopa berezia izango da: herrialde jakin batean jokatu ordez, 12 hiritan izango da, eta horietako bat Bilbo izango da. Bilbon jokatuko diren partidetarako, eskaintza zehatz bat zabaldu dela jakin dugu: "UEFAk eta CAFEk, Athletic Clubaren bitartez, Euro2020-n komentarista audio-deskribatzaile bezala parte hartzeko proposatzen dizute". Athletic-ek baieztatu du euskaraz eta gaztelaniaz aritzeko deialdi bat dela. Izena-emateko epea irekita dago. Baina adi, boluntario jarduteko da.
Donosskinok, Donostiako film laburren festibalak, hirugarren edizioa izango du aste honetan, urriaren 10etik 12ra bitartean. Era berean, Ane Gabarain aktore eta sortzailea omenduko du zinemalditxoak. Jarraian, zein euskal ekoizpenek hartuko duten parte zinemaldi honetan.
Euskararen arnasguneei buruzko Hedatu hezkuntza proiektua berritu du UEMAk, Intranet batekin hornitua, eta ikasturte berriarekin batera UEMAko kide diren herrietako eskoletan hasi dira teknikariak unitate didaktikoak aurkezten. Haur hezkuntzarako, lehen hezkuntzarako, eta DBHrako egitekoak aurreikusten dira programan (eta gurasoentzat ere bai, kasu batzuetan).
Herri bateko dantza kondare izendatu daitezke? Zer egin beharko litzateke izendapen hori jasotzeko? Ondare materiala (elizak, dorretxeak, zubiak, arte-lanak,...) babesteko diru-laguntzak dauden moduan, ba al dago materiarik gabeko ondarea (dantzak, festak, errituak, ahozko tradizioak,...) babesteko laguntzarik? Horretaz hausnarketa jardunaldia antolatu dute Zatak Ondarea Ikertzeko Elkarteak, Dantzanek eta Soinueneak. Urriaren 12an izango da, goizez, Beasaingo Igartza jauregian.
"Lanbide Heziketa eta lana euskaraz" goiburuarekin Hizkelan 2019 jardunaldia ospatuko da datorren urriaren 15ean, Egibide ikastetxean, Gasteizen, goizetik.
Hurrengo hamarkadarako gogoeta prozesua abiatu dugu Ikastolen Elkarteak. Hiru erronka nagusi aipatu dituzte, eta hiruei herri gisa erantzutera deitu dute:
Espainiako datu-babeserako agentziak, AEPDk "lehentasunezko kanal" bat jarri du martxan, baimenik gabeko eduki sexualak edo erasoak erakusten dituzten audioak, irudiak edo bideoak Internetetik kentzeko eskatzeko.