Teknologia albisteak

Banaketa makina zintadunen garapen tekniko ikaragarria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-22 : 09:16

Teknologiaren alderdi glamuros askok arreta deitzen digute sarri. Esate baterako, deepfake direlakoak, aurpegiak erreplikatzeko teknologia ikaragarri horiek, edo, baita hurbilago ere, itzulpen automatikoa lortzen ari den maila. Baina beste alderdi industrial askotan ere magia ari da gertatzen. Esate baterako artikulu hau laguntzen duen irudia da banaketa makina optiko batena, zinta batetik pasatzen diren gaiak detektatu eta banatzeko gai dena. Ez dirudi beste mundu ezer, baina ikusi egin behar da martxan, zer nolako gaitasunetara iritsi diren. Adi ondorengo bideoei.

Adi, adibidez fruta banatzeko tresna honi. Ez dakigu tomateak diren edo tipulak edo zer, baina makinak bakarrik gorriak errespetatzen ditu, eta ale berdeek bazterketa merezi dute. Begiratu ondo denbora errealean gero kamera geldoarekin alderatzeko.

Beste bideo honek mahats antzeko printzipioekin banatzen ikusiko dugu. Baina nola aleak askoz ere txikiagoak diren, aurreko makinako pala metalikoen ordez, kasu honetan aire putzada bortitz eta ultrazkarrak dira, injekzio neumatikoz, kolore egokiko mahats ale berde ederrak ez direnak baztertzeko erabilitakoak. Adi, bereziki, 1:40 minutuaren ondoren.

Mahatsaren makinak kolore detekzioa eta izpi infragorriak erabiltzen ditu, eta beste honek baia X-izpiak ere. Meatzaritzako aplikazio bat da, eta ateratako wolframioz aberatsenak diren harriak aurkitzea da koxka. X-izpien kamera batek ontzat emandakoak sistema neumatiko batek jaurtitzen ditu makinatik ez sinesteko abiaduran. Adi, bereziki 2:25 minutuaren inguruan:

 

Erantzun

Sartu