Teknologia albisteak

Errusiako politikarien Instagram-eko mundu zoragarria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-14 : 10:22

Instagram argazkilaritza retroaren zaletuen aplikazio gisa jaio zen, gaztetxoen interakziorako sare sozial handi bat izatera igaro zen, eta beste hainbat nitxotan garatzen jarraitzen du: euskaraz, adibidez, lehiaketa baten oinarri eta memeen biltegi. Beste erabilpen bitxi bat ere badu: Errusiako agintari oligarka/autokrata erregionalen propaganda makina faboritoa da.

Moda hau ireki zuen Txetxeniako Ramzan Kadirov presidenteak. 21. mendea hasi zen Txetxeniako Gerraren ondoren, Errusiaren aldeko Kadirov-en erregimena indartu da eskualdean: babespeko diktadura semi-islamiko bat dago indarrean bertan, petrolioaren onurak lagunen artean banatzen dituenak, eta disidentzia sozialak zein politikoak isilarazten dituena, beti Putinekin bat eginda. Erregimen horretan, kultu pertsonalitatea eta propaganda etengabea ezinbestekoak dira, eta hainbat urtez Kadirovek Instagram erabili zuen horretarako. Hala ere, homosexualen kontrako jazarpen biolentoegiak Facebook-en begi lausoen aurrean ere zikindu zuen Kadirov, eta kanporatua izan da.

Hala ere, Kadiroven bidea jarraitu zuten beste batzuek. Xolban Kara-ool Tuva errepublikako presidentea da horietako bat. Abeltzain alaiei bisitak, natura ibilaldiak utin bezain atletiko dagoela erakusteko (ez dago hain atletiko!), bideo patriotiko-militarrak, jarduera protokolario misteriotsuak (sumo jokalari baten bisita? musika entzuteagatik merezi du), eginkizun politikoak legebiltzarrean, hara!, Kadirov bera agurtzeko aukera!!!

 
 
 
View this post on Instagram

A post shared by Кара-оол Шолбан Валерьевич (@sholban_karaool) on

Ipar Osetian bertako presidenteak ere afizio handia dio Instagrami: Viatxeslav Bitarov du izena, eta hemen ikus dezakegu, gauzak inauguratzen, piszifaktoriak sustatzen, gauza gehiago inauguratzen (Leroy Merlin?), gobernua gobernatzen, eta gauzak inauguratzen.

Ez bakarrik errepublika etniko bitxietako politikariek egiten dute hau. Moskuko alkate Sergei Sobianikek ere badu Instagram. Sobianin jaunari gustatzen zaizkio xakea, Nissan autoak, haurren jolasparkeak, erietxeetako langileak, herriarekin bat egitea, eta xakea ere bai.

Kontua da autopropagandaz gain, beste faktore bat ere badela politikari hauen Instagram kontuak bateratzen dituena: robot jarraitzaile faltsuak. Errusia bertako erakunde batek egindako ikerketa baten arabera, jarraitzaile faltsuak dira:

  • Tuvako Kara-ool delakoaren %63.
  • Osetiako Bitaroven %50.
  • Moskuko alkatearen %53.

Horiekin alderatuta, Kadirovek berak zeukan Instagram kontua garbi samarra zen, %22 bakarrik omen ziren bot-ak hura jarraitzen zutenen artean.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu