Teknologia albisteak

Crash komiki lehiaketa, Arabako gazteentzat: erraz eta zuzena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-19 : 15:34

Crash komiki lehiaketaren oinarriak errazak dira. Bi kategoria, 12 urtetik 17ra, eta 18tik 35era. Orri bat komikiz bete, hori nahikoa da. Gaztelaniaz edo euskaraz. Bidalketa epea irekita dago azaroaren 1eko 14:00ak arte.

Gaia librea izango da eta pertsonaiak originalak izan beharko dira. Obrak zuri-beltzean edo kolorean bidali ahal izango dira eta orri bateko hedadura izango dute, euskeraz edo gazteleraz idatziak izanik. Formatu digitalean bidaliko da: JPG RGB bidez, 300 ppp-ko bereizmenarekin eta DIN A4 neurriarekin. Artxiboaren tamaina gehienez 5.000 KB-koa izango da.

Saritutako komikiak Arabako “Diario de Noticias de Álava” egunkarian argitaratuko dira eta  B kategoriakoaren kasuan, baita TMEO aldizkarian.

Detaile gehiagorako, ondo irakurri oinarriak PDF honetan edo webgunean.

Erantzun

Sartu