Espainiako agerkari batek dioenez, Bartzelonako istiluetako gerrilla teknika aurreratuetan agertutako euskal influentzien artean, xistera-borroka mitikoa agertu da. Bai, Thunder in the Sun filmean dokumentatu zen bezala, hala nola indiarrak zesta bidezko harri jaurtiketa menderatu genituen 19. mendean, 21. mendean Espainiako poliziaren aurka teknika berdina ari dira erabiltzen beste batzuk.
Manual antisistema delakoaren deskribapen zehatz bat dakar artikuluak. Gaztelaniaz omen daude idatzita manualak, eta, noski, tortura salatzeko euskal manual famatu hartan bezala, hemen ere esan behar da poliziak jo egiten zaituela, ahal bada mina esajeratuz.
Disparatezko artikuluak beste herrialde batzuetatik ekarritako tekniken berri ematen du. Hong Kong-etik adibidez (modan dago), eta nola ez, Euskal Herritik (sekula ez da modaz pasatzen). Hortxe pasartea, xistera borroka aipatzen duena:
"Bartzelonan zesta puntako eskularruak (sic) ere agertu dira, euskal pilotan jokatzekoak. Tresna hauek erabiltzea ez dago edonoren esku, aditua izan beharra dago. Izan ere, era honetako tresnak erabili izan dira euskal kale borrokan. Min handia emateko efektua izan dezajete; harri edo bola bat jaurti honela eta abiadura handia lortzen da".
Hain zuzen ere, erabilpen horren adibide historiko garbi bat Thunder in the Sun filmak (1953) dokumentatu zuen (Caravan vers le soleil / El desfiladero de la muerte). Euskal kolonoen abildade hegalariak eta xistera erabiltzekoak oso ondo geratu ziren erretrataturik. Irrintzi artean komunikatzen zirela ere bai, nonbait Bartzelonan oraindik ikasi ez duten zerbait.
Hona filmaren pasarte zoragarri bat telebistatik hartua txioa baterako:
Découvrir CARAVANE VERS LE SOLEIL (redoutable THUNDER IN THE SUN en VO) en copie 35, western basque fabuleusement nanardesque, c’est avant tout découvrir la méthode peu connue dite de la « guérilla-xistera » ???????????? pic.twitter.com/O3gLVFqEvC
— Emmanuel Raspiengeas (@ERaspiengeas) February 27, 2019
Youtubeko beste bi pasarte: trailerra / une barregarri batzuen bilduma.
Era berean, Ataun of the Dead trilogia euskaldunaren 2. alean, Joxean's Hil Eben filmean, han ere agertu zen xistera-borroka.
Borrokalari xisteradunen kontu honetan, Twitterren sortutako harietarik erreferentzia bat gehiago: Gabai komiki sortan (Steso marrazkilaria, Rafael Castellanosen gidoiak, bere garaian Egin egunkariaren bidez banatuak Euskal Herriaren historia apokrifo bat marrazten), agertu zen borrokalari xisteraduna:
Era berean, irudi bat Joxean's Hil Eben filmeko grabaketakoa: