Teknologia albisteak

Elkarteneten Jokokutxa euskaratua, milaka jokorekin, 85 euroan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 16:51

Jokokutxa izendatu duten gailu bat prestatzen eta saltzen hasi da Elkartenet. Bideojoko zaharrak jokatzeko prest dagoen ordenagailu/kontsola bat, hardware puska bat, aginte-mando eta guzti, 16.000 jokoko liburutegi batekin prest. 85 euroan. Benetan. Oraindik salgai dituzte batzuk.

Elkartenet da elkarte bat lan egiten duena software librean oinarritutako tresnekin, eta hona beren proiektuetako bat, Jokokutxa. Teknikoki, Batocera bat da saltzen dutena, joko-emulatzaile izateko prestatu den ordenagailu bat, Batocera izeneko Linux banaketa arina duela sistema eragiletzat.

Kasu honetan, euskarara moldatu duten batocera edo jokokutxa delakoak honakoa dakar:

  • Ordenagailu eramangarria
  • 2 kabledun aginte (mandoak)
  • Sistema Eragilea euskaraz
  • Ia 16.000 joko, 33 kontsola ezberdinetakoak (tartean Nintendo, Sega, PS1...)

Ezin dute bermatu joko guztiek funtzionatuko dutenik, baina gehienek baietz, diote.

Joko horietatik 11 euskaraz daude:

  • Nintendo DS: Arceus Distribution 2010, George of the Jungle, Shaymin Distribution 2009
  • GameBoy Advance: Metroid Zero Mission
  • Nintendo 64: Super Mario 64
  • Nintendo (NES): Super Mario Bros, Super Mario Bros 2, Super Mario Bros 3, The Legend of Zelda
  • Super Nintendo (SNES): The Legend of Zelda
  • Sega Master System: Alex Kidd in Miracle World

Eta hau guztia 85 euroan. Erosteko, hemendik. Bideoa ere prestatu dute Elkartenetekoek:

Erantzun

Sartu