Teknologia albisteak

Geuretik Sortuak, 30 sormen proiektu herriz herri 2025ean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
atzo : 10:53

Udalbiltzak bultzatzen duen Geuretik Sortuak egitasmoak 30 proiektu babestuko ditu 2025eko edizioan, ekimen honen 3. aldian. Inoiz baino proiektu gehiago dira, 1. edizioan 26 sortzaile bekadun, eta 2.ean 22. Sormen proiektuak Udalbiltzarekin lotura duten herrietan egonaldiekin uztartzen dira egitasmo honetan.

onakoak dira Geuretik Sortuak egitasmoaren hirugarren edizio honetan parte hartuko duten sortzaile eta udalerriak:

Komikigintzan

  • Eñaut Aiartzaguena: Ataun eta Etxarri-Aranatz
  • Amane Apalategi: Hernani
  • Uxue Bereciartua: Araitz, Larraun, Betelu eta Lekunberri
  • Usue Egia: Legorreta
  • Patricia Etxegarai: Ziortza-Bolibar
  • Eneritz Ibarra: Atharratze
  • Asier Iturralde GASTON: Mutriku

Literaturan

  • Miren Artetxe: Atxondo
  • Naia Arantzamendi: Baigorri
  • Ixabel Agirresarobe: Asparrena eta Ziordia
  • Garazi Albizua: Ortzaize
  • Peru Calabaza: Ikaztegieta
  • Zigor Garro: Sartaguda, Lodosa, Mendabia, Sesma eta Andosilla
  • Oier Guillan: Aulesti, Amoroto eta Munitibar
  • Saioa Iribarren: Oiartzun
  • Goiz Eder Iturain: Etxalar, Arantza, Lesaka eta Bera
  • Maitane Nerekan: Amasa-Villabona
  • Maitane Perez: Gorliz

Zinemagintzan

  • Alba Lozano: Zumaia
  • Raúl Barreras: Baztan
  • Aitor Arruti: Elorrio
  • Olatz Ovejero: Larrabetzu

Antzerkigintzan

  • Metrokoadroka: Galdakao
  • Jon Ander Urresti: Usurbil
  • Infinito taldea: Leitza eta Berastegi
  • Argimalutak: Berriatua
  • Zelako kultur ideiak: Astigarraga
  • Ekhiñe Famoso: Plentzia
  • Imanol Epelde: Ajangiz eta Muxika
  • amaHiru: Hiriburu
Informazio gehiago:Udalbiltza (bertatik argazkia).

Erantzun

Sartu