Teknologia albisteak

Mugaz gaindiko moneta osagarri baterantz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:21

Mugaz gaindiko moneta osagarri bat sortzeko proiektua martxan da, eta mintegia egingo da etzi larunbatez, goizez, otsailak 8, Baigorrin. Euskal Moneta (euskoaren sortzailea) eta Gizartearen Moneta proiektuak elkarlanean abiatzea da asmoa.

Baigorriko Plaza Xoko gelan (Etxauzeko bidea 157) izango da topaketa, otsailak 8, goizez. Itzulpen / interpretaritza zerbitzua egongo da.

Egitaraua

  • 09:00 Harrera
  • 09:30 Ongietorria: Antton Curutcharry - Baigorriko Herriko Etxea
  • 09:35 Sar-hitza eta proiektuaren aurkezpena:
    • Cynthia Lamothe - Euskal Moneta
    • Aizpea Otaegi - Oarsoaldea Garapen Agentzia
    • Lorea Lizarreta - Baztango Udala
  • 09:55 Esperientzia elkartrukea. Ipar eta Hego Euskal Herriko herritarrak, eragile ekonomikoak, eragile sozialak eta administrazio publikoak elkarreraginean.
  • 10:55 Atsedena
  • 11:05 Mahai-ingurua
    • Jean-René Etchegaray - Euskal Hirigune Elkargoa, Akitania Berriko ordezkaria.
    • Luca Pastorelli - Diesis European Network.
    • Ana Ollo - Nafarroako Gobernua.
    • Eider Mendoza - Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • 11:45 Sintesia eta perspektibak
    • Nikolas Blain - Euskal Moneta.
    • Luix Intxauspe - Gizartearen Moneta.
  • 12:00 Mokadua

Erantzun

Sartu