EITBren Guau (Gure Audioa) podkast eta audio plataforma aurkeztu zuten atzo Bilbon. Web bidez edo aplikazio eran entzungai daude bere edukiak (eta ikusgai ere, bideo-podkast formatukoak ere han baitaude). Euskarazko edukiez gain, gaztelerazkoak ere baditu.
Web bide Guau.eus helbidean, eta aplikazioa hemen duzue:
Edukien artean: irratia zuzenean (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EITB Musika eta Euskal Kantak) eta 100 irratsaiotik nahieran (zazpi eguneko artxibo baten barruan), aktualitatea klip laburretan, podcastak eta bideopodcastak, eta audio-liburuak. Zuzeneko emanaldi bereziakere etorriko direla iragarri dute.
Podkastei dagokienez, 150 podcast baino gehiago eta 18 bideopodcast bildu dira, eta katalogoa handitzen joango da. Euskarazko fikzioak agertuko direla iragarri zuten atzoko ekitaldian, eta adimen artifizialez "aberastutako gidoiaz" hornitutako fikzio bat ere bai udaberri honetan. Euskarazko berritasunen artean, Kirmen Uribe bere olerkiak errezitatzen, "Nire ametsetan hogei urte duzu beti" izeneko ekoizpenean, app ikuspegi honetan ikus dezakeguna:
Aplikazioa eta webgunea surfeatu daitezke, baina entzuteko erabiltzaile sortu behar duzu (doan). Aplikazioa etxeko telebistarekin ere lotu daiteke Chromecast bidez. Laster Smart TV gailuetan egongo dela ere iragarri zuten eta hemendik hilabete batzuetara automobiletan ere, mugikorra sistemaren pantailara konektatuz.
Primeran eta Makusi streaming plataformen ondoren datorren Guau EITBren estrategia digitalaren garapena dela esan zuen atzoko aurkezpenean Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak. 5 ildoren inguruan definitu zuen Guauren eginkizuna Aldekoak:
EITBren audio eta irrati proiektuen arduradun Maite Goñik, Guauren ekipoaren arduradunak, eduki nagusien errepaso bat egin zuen, eta gehitu zuen datua, audientzia neurketa baten araberakoa, zioena euskarazko podkasten kontsumoa orain arteko EITB Podkastak gunean egin dela (jada Guaura desbideratua), eta %27 bakarrik egin izan dela kanpoan, nagusiki Spotifyn.
Irudietan (Wikimedia Commons, cc-by-sa); batean, autoritateen argazkia: erdian, Andoni Aldekoa ezker-eskuin dituela Maite Goñi eta Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza sailburua. Bestean, top euskaraz Guauren sailkapenean lehenengo ageri den Benetan Zabiz podkastekoak, Malen Altuna eta Aitziber Grados, saiotxo bat egiten atzoko ekitaldian.
Erantzun
Sartu