Teknologia albisteak

Nola eskatzen da BetiON teleasistentzia zerbitzua? Erdaraz!

Sustatu
2022-05-05 : 18:23

Aste honetako zuzenekoan, tratatu dugu BetiON teleasistentzia zerbitzuan gertatzen dena euskaraz eskatuz gero atenditzeko. Laburbilduz: nola eskatzen da? ERDARAZ eta kito! Horrez gain, Azkue Hiztegia, sarera salto egin duen azken baliabide digitalizatua: bilaketa batzuk eginez demostratu dugu nola dabilen.

Publizitatea

Yogitea mezuak, automatikoki euskaratuak (nola? zertarako? auskalo)

Mikel Larreategi (CodeSyntax)
2022-05-01 : 15:13

Yogitea da proiektu bat CodeSyntax eta Sustatuko lankide Mikel Larreategirena. YogiTea markako infusio boltsetan datozen mezuak jaso (originalen irudia itsatsi dugu), euskarara itzuli eta txiokatzen ditu kodeketa automatizatuarekin. Hona adibide parea: harro egoteaz / hasieran zu. Mezuak dira pixkat txinatar gailetetako aholkuak bezala, Paulo Coelhoren filosofia merkearen ukituarekin. Bideo honetan azaltzen du Larreategik nola egin duen hau guztia.

Euskal webgune berriak, lauko sorta bat aurkezten

Sustatu
2022-04-28 : 18:38

Aste Santuko atsedenaldiaren ondoren bueltan izan gara Segura Irratian eta Twitch zuzenekoa egiten. Tarteko egun hauetan Sustatun zenbait webgune euskaldun aurkeztea egokitu zaigu, eta horien inguruan jardun dugu.

Wikitribian zuzenean, eta r/place-ko frikada zer izan den azaltzen

Sustatu
2022-04-07 : 17:51

Zuzenekoan, irratiz zen Twitchen, euskarazko sareko Wikitribia joko berrian aritu dira Luistxo Fernandez eta Iñigo Arrese. Horrez gain, r/place delako sareko esperimentu erraldoian ikurrinak bizi izan dituen abenturak esplikatzen saiatu gara.

Zuzenean "adimen artifizialak" gutaz zer idazten duen probatzen

Sustatu
2022-04-02 : 10:53

Duela hiru egun egin genuen zuzenekoa (irratian eta Twitchen), eta OpenAI GPT3 izeneko tresna batekin egindako jolasa edo esperimentua egin genuen zuzenean. Testua sorkuntza automatikoa egiten du tresna horrek ingelesez, eta hor jarri du probatan, ea Sustatu edo Segura Irratia nola deskribatzen dituen.

Ukrainako oroitzapen zahar batzuk, gerraren kontestuan

Sustatu
2022-03-25 : 16:27

"1992ko udazkenean hilabete igaro nuen Ukrainan, oporraldi berezi samar batean", dio Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak Ttap agerkari digitalerako grabatutako audio pieza honetan. Orduan, 1992an, "desegituraketa ekonomiko hartan ikara pixkat ematen zuten oportunismo mafiosoaren zantzu batzuk ikusi nituen, eta baita ultra-nazionalismo oso gogor batenak". 

Sustaturen Twitch kanalaren inagurazioa: zuzenekoak Segura irratiarekin

Sustatu
2022-03-24 : 18:11

Aurreko asteko probaren ondoren, Sustaturen Twitch kanala inauguratua geratu da 2022ko martxoaren 24ko emanaldi honekin. Badira urte parea kolaboratzen dugula Segura Irratiarekin, ostegun goizetan 10:40etan Goizerokoa atalarekin bat eginez zuzenean teknologia gaiak komentatzeko. Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak bat egiten du Iñigo Arrese esatariarekin, eta biak izango dira twitch emanaldi hauen protagonistak. Hemendik aurrera, telebistako edo pseudo-telebistako zuzeneko saio bat izango da hau. Ale honetan hain zuzen horretaz jardun dugu nagusiki; zuzeneko ikus-entzunekoek euskaraz Interneten duten tokiaz eta etorkizunaz.

Ruperren memeekin barrezka, emanaldi erdi sekretuan

Sustatu
2022-03-17 : 18:02

Sustatuko Twitch emanaldi probazkoa izan zen hau. Segura irratiaren kolaborazioa plataforma horretan eman genuen lehen saioa. Iragarri gabe joan zen, baina ondo irten zen, eta gorde dugu emaitza Youtuben. Ikus-entzunezko izaerari lotutako plus bat ere eskaini genion edukiari, Ruper Ordorikaren irudiarekin aurreko egunetan Twitter izan ziren meme-oldea komentatu baikenuen, bisualki ere bai.

OpenStreetMap editatzen, adibide praktiko bat

Mikel Larreategi (CodeSyntax)
2022-03-17 : 15:16

CodeSyntax eta Sustatuko lankide Mikel Larreategik erakusten digu bideo honetan nola editatzen ahal den OpenStreetMap (OSM), kartografiaren baliabide libre handiena. Ez da dena Google Maps izango, eta OSM da horren alternatiba, Wikipedia bezala denen ekarpenekin elikatzen den mapa globala.

Takatekla jokatzen zuzenean, Twitch bidezko euskarazko jokoarekin gozatzen

Mikel Larreategi (CodeSyntax)
2022-03-02 : 15:09

Takatekla partida batzuen mekanika praktikoki zuzeneko baten bidez erakutsi du CodeSyntax eta Sustatuko lankide Mikel Larreategik. Twitch bidez jokatzen den euskarazko jokoa da Takatekla. Twitch-eko emisioa da jokoaren interfazea, eta txat bidez hitzak taka-taka-taka idaztea da jokoan parte hartzeko modua: ulertzen zaila? ikus bideoa argitzeko.

PuntuEus domeinuak seguruak ote? Bai

Sustatu
2022-02-24 : 16:21

PuntuEus domeinuak seguruak ote? ba bai, ze, Interneteko beste hainbat alorretan bezala, haien bidez eraso saiakerak antolatzen saiatzen diren arren gaiztoak, PuntuEus fundazioak segurtasun baldintzak ezarriak ditu, eta detektariko erasoen eta arazoen berri eman du zibersegurtasun txosten batean. Horretaz hitz egin du Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak Segura Irratiko Goizerokoa saioan.

Euskal Encodings-ek Youtubera egindako saltoaz

Sustatu
2022-02-17 : 16:17

Iragarpena irakurri genuen duela egun batzuk: "Euskal Encodings Youtubeko kanal berria sortu dugu. Plataformak berak baimentzen digun erritmoan hasi gara, dagoeneko edukia igotzen". Euskarazko ikus-entzunezkoen altxor horrek emandako saltoaz hitz egin Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak Segura Irratiko Goizerokoa saioan.

Badok musika atariaz, Argia Sarien harira

Sustatu
2022-02-07 : 16:08

2009ko abenduan jaio zen musika plataforma, Badok.eus, saritu du Argiak, aurtengo Interneteko Argia Sariarekin. Berria egunkariak bultzatzen duen webgunea da, antolakuntza bikain eta konpleto batekin apailatua, eta horretaz jardun du Segura Irratian, Goizerokoa saioan, Luistxo Fernandez Sustatuko editorearen kolaborazioa.

Hizkuntza jolasen erakarmena

Sustatu
2022-01-28 : 13:03

Ttap agerkari digitalean, Luistxo Fernandez Sustatuko editorearen kolaborazioa. Egunean Behin jokoa modan egon den bezala, euskararen inguruko beste joko bat famatu da 2022 urte honetako lehen asteetan: Berbaxerka. Hizkuntzaren inguruko jokoek potentzialitate handia dute, hizkuntza handietan ere, baina katalanez edo euskaraz bada potentzialitate extra bat ematen dien balio bat: bihotzean kateatuta geratzen zaizkigun jokoak direla. Era honetako joko-garapen gehiago ikusiko ditugulakoan nago 2022 honetan, eta telebista/mugikor konbinazioan gainera.

Elketa aurkezten, Wikipediarako prestaturiko errezeta liburua

Sustatu
2022-01-27 : 12:25

Elketa izeneko euskarazko wikliburua osatzen 600 inguru errezetak, eta beste hainbat sukalde kontuk: sukaldaritza teknikak, aholkuak, osagaiak, gozogintza atala, prestaketa arauak... Horixe azaldu dugu Segura Irratiko Goizerokoa saioan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Sustatu Multimedia

Sustaturen Multimedia edukiak osatzen dituzte, denboraldi honetan nagusiki, Segura Irratitik audioz eta gure Twitch kanaletik ikus-entzuneko zuzenean egiten ditugun emanaldiek: ohikoan, ostegunetan goizeko 10.40etan izaten da, 20 minutuko saioa. Horrez gain, Youtubeko gure kanalean ere kargatzen ditugu beste audio eta bideo eduki batzuk tarteka.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: