Teknologia albisteak

Kopanito jokoan euskaraz, eta euskal selekzioarekin gainera

Urtzi Odriozola (CodeSyntax)
2022-09-25 : 15:27

Kopanito All-Stars futbol jokoa Linux, Mac eta Windows sistema eragileetarako dago eskuragarri, eta 2016tik euskaraz dago. Bideojokoaren menu eta testuak itzuli ziren, emaitza txukun-txukunarekin. Kopanito ez da beste futbol joko batzuk modukoa, trebetasunean oinarritzen baita. Taldea nola osatu (euskal selekzio bat kasu honetan) eta nola jokatu, horixe erakusten digu bideo honetan CodeSyntax eta Sustatuko lankide Urtzi Odriozolak.

Publizitatea

Ikus-entzunezko plataformetan, argi-izpiak euskararentzat

Sustatu
2022-09-22 : 15:04

Azkenean, albiste on batzuk euskarazko ikus-entzunezkoen alorrean. Amazonen euskaraz euskarazko eduki azpidatziekin hasi direla (Boterearen Eraztunak telesailarekin), eta Netflixen ere bai. HBO Max-en telesail potoloekin hasi dute denboraldia, baina ez dago euskararik, ezta Disney + delakoan ere ez. Baina aldi berean, non zer agertzen ari den ikusteko Zer Non Ikusi webgunea agertu dela. Horretaz jardun dugu Segura Irratian eta Twitcheko gure zuzenekoan.

NGC 2903 galaxia ikusi dugu

Urtzi Odriozola (CodeSyntax)
2022-09-18 : 09:21

NGC 2903 galaxia enfokatu eta jarraitu du astrografia egiteko Urtzi Odriozola Sustatu eta CodeSyntax-eko lankideak. NGC 2903 galaxia gisa geure galaxia Esne Bidearen nahiko antzekoa hainbat ezaugarritan. Bere tamaina gure galaxia baino apur bat txikiagoa da, 80.000 argi urte inguruko hedadurarekin. NGC 2903k, gainera, Horrez gain, gutxienez hiru galaxia satelite txiki ditu: horietako bat galaxia esferoidal nano bat, eta beste bat uste da materia ilun ugariz hornitua egon behar duena, Eguzkiarena baino 100 milioi aldiz masa handiagoa izanik.

Txori habia antolatzen, kamera, streaming eta guzti

Sustatu
2022-09-02 : 08:30

Sustatu webgunea egiten dugun CodeSyntax enpresako bulegoan lankide teknologoen arteko kolaborazio bat: txori habia bat prestatu, ea inguruan dabiltzan kaskabeltzak bertara datozen, jatera bederen. Habiaren barruan, bideo-kamera ere jarri dugu eta prozesua dokumentatu dugu bideo honetan.

Astrografiaz bideo-sorta hasteko, ezagun dezagun Boderen galaxia

Urtzi Odriozola (CodeSyntax)
2022-07-19 : 09:19

Astrografia da teleskopiekin (eta gaur egungo beste teknologia informatikoen laguntzarekin) espazioko gaueko argazkiak egitea. Urtzi Odriozola Sustatu eta CodeSyntax-eko lankideak idatzi izan du honetaz Sustatun, eta orain multimedia atalerako bideoak ere egingo ditu tarteka. Saio honetan Boderen galaxia eta Zigarro galaxia harrapatzen saiatu da astrografia ekipo batekin, ia hasieratik amaiera arte prozesua kontatuz.

"Amama, noiz izango da hurrengo Snooker txapelketa?"

Sustatu
2022-07-14 : 13:12

Zenbaki etimologiak zeinu bidez Twitchen azaltzen

Sustatu
2022-07-07 : 17:54

Euskarazko zenbakien etimologiarako aitzin-euskaran adituek proposatu dituzten formak azaldu ditugu Segura Irratian eta Twitch kanalean, artikulu honetan oinarriturik, eta keinuak Luistxo Fernandezek Twitcherako egiten zituen bitartean, Olatz Etxeberria esatariak deskribatzen zituen aldi berean irratiko entzuleetarako...  Nahiko lan!, baina emanaldi animatua suertatu da, ikusi, ikusi...

 

Adimen artifiziala: berriketa eta irudigintzarako gai, baina kontzientziaduna?

Sustatu
2022-06-30 : 18:32

Adimen artifizialaren inguruan izandako berrikuntzen berri, eta irudiz erakusten bereziki, nola irudigintzan sekulako emaitzak lortzen ari diren makinak. Guztiarekin, zalantzan jartzen dugu makinak kontziente edo sentikor izatea lortu dutenik. Horretaz jardun dugu Segura Irratian eta Twitch kanalean, aste honetan albiste hauek (batbi) komentatzen, modako izenekin batera: LaMDA, Dall-e, Craiyon, Parti... Bide batez, artikuluetan ez zegoen irudia ere erakutsi dugu, Joxesaurus Croissanticus ilgoropilez egindako dinosauroarena.

BasqueParl-eko politikarien hitzaldi tipikoak eta Adur joko atipikoa

Sustatu
2022-06-24 : 15:54

Bi gai tratatu ditugu Twitch eta irrati bidezko ekainaren 23ko emanaldian, batetik nola landu duten BasqueParl izeneko datubasea, Eusko Lehebiltzarreko bi legegintzalditako hitzaldien hizkuntza-analisi bat egiteko (ez oso datu pozgarriak euskararentzat), eta bestetik nola Adur Azken Erronka, Telegram bidezko jokatzeko euskarazko rol joko berri eta zirragarria. Lehen gaiarekin lotuta, hemen irudi honetan dagoen testua irakurri dugu, Eusko Legebiltzarreko diskurtso tipikoa: euskaraz pittin bat hasteko, erdaraz muina, eta itxiera berriro euskaraz. Euskañol protokolarioa dei diezaiokegu.

Memeka aritu gara, zuzenean meme bat sortzen

Sustatu
2022-06-10 : 14:44

Segura Irratiko eta Twitch zuzenekoan Memeka.eus zerbitzua erabili dugu, ez bakarrik azalduz zertan den, praktikara eramanez ere bai. Twitcheko emanaldi hauetan daukagun ikusle zintzoenari, Ataun Irratiko esatari Gorkari dedikatu diogu egin dugun irudi hau. Memekari buruz gehiago, Sustatun bertan, non aholku batzuk ematen ere ausartu garen zerbitzua hobetze aldera.

Ikusgela eta Jakindun, Wikipediara lotutako ikus-entzunezko proiektuak

Sustatu
2022-06-03 : 14:36

Segura Irratiko eta Twitch zuzenekoan euskarazko Wikipediarekin lotutako ikus-entzunezko bi proiektu tratatu ditugu: Ikusgela proiektuaren berri batetik (eskolako edukiekin zerikusia duten bideoen sorkuntza), eta Jakindun elkartearen bidez, irakasle talde batek sortu dituzten hainbat bideoren partekatzea, zientzia gaietakoak gehienak.

Hanlonen printzipioa: giza-ergelkeria da azalpena

Sustatu
2022-05-29 : 11:43

“Ez iezaiozu gaiztakeriari egotzi, ergelkeriak argi esplikatzen duena”. Oker egindako disparate eta desastreen azalpen orokor gisa balio du askotan Hanlonen printzipio delakoak. Amazonen bideoak euskarazko azpidatziekin agertzen hasi direlarik, egin duten modua eta aukeratu duten materiala azaltzeko orduan ondo datorkigu Hanlionen azalpena. Ttap aldizkarian asteburu honetan agertu da Sustatuko editore Luistxo Fernandezen hausnarketa hau. 

Nafar Metabertsoan barrena uhinetan eta Twitchen

Sustatu
2022-05-20 : 15:23

Nafarroako Gobernuak baliabide absurdo bat jarri du sarean ('metaverso' bat, Sustatuk hemen komentatua) eta hortxe barneratu gara Twitcheko ikusleekin eta Segura irratiko entzuleekin batera. Zertarako, zer egiteko? ba ezertarako ere ez, ez baitu delako gauza horrek ezer egiteko. Horrez gain, Espainiako ikus-entzunezkoen legeaz jardun dugu, Interneteko streaming zerbitzuei euskarari begira ezarriko zaizkien baldintzak direla-eta,

Amazonen txoroak daude azpidatziak direla eta

Sustatu
2022-05-13 : 15:52

Segura Irratian eta Twitchen zuzenean emandako saioan (maiatzak 12), Amazonek euskarazko azpidatziak sartzeko orduan hartu duen erabaki absurdoa aipatu dugu. Era berean, Bziber lehiaketa dela-eta, TikTok sarean bideoak euskaraz egiten dituzten sortzaile batzuei begiratu diegu, beren bideoak errepasatuz.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Sustatu Multimedia

Sustaturen Multimedia edukiak osatzen dituzte, denboraldi honetan nagusiki, Segura Irratitik audioz eta gure Twitch kanaletik ikus-entzuneko zuzenean egiten ditugun emanaldiek: ohikoan, ostegunetan goizeko 10.40etan izaten da, 20 minutuko saioa. Horrez gain, Youtubeko gure kanalean ere kargatzen ditugu beste audio eta bideo eduki batzuk tarteka.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: