
Sustatuko editore Luistxo Fernandezen kolaborazioa Euskadi Irratiko Amarauna saioan, Gorka Juliorekin batera, esplikatzen Berbaxerka bezalako joko batek zergatik duen erakarpena. Egunean Behin, Wordle eta beste adibide batzuekin ilustratuta.
2020. urte ia osorako euskarazko Wikipediak ireki dituen edizio-lehiaketak berriz jardun dugu Segura Irratirak, hango esatari Iñigo Arreserekin.
Sustatu Podcastaren 20.07 alea, 2020. urteko 7. podcasta, martxoaren 3koa da eta beste grabaketa batetik berrerabilia. Hain zuzen ere, Aiaraldea.eus agerkarian Urtzi Odriozola Laudioko informatikaria elkarrizketatu zuten, Egunean Behin jokoaren gainean. Urtzi CodeSyntax enpresako lankidea dugu, eta hain zuzen ere Sustaturen tripetan lan egiten duenetako bat da. Entzun dezagun bada, Aiaraldearen grabaketa hau, Creative Commons Aitortu Partekatu lizentziari esker hona ekarria.
Segura Irratian informatikaren historiaz jardun dugu Iñigo Arretxe esatariarekin. Batetik, Larry Tesler hil dela, Kopiatu eta Itsatsi, eta Bilatu eta Ordeztu funtzioen asmatzailea. Eta bigarren funtzio horrek Anjel Lertxundiri egin zion trastadaz, bide batez. Bestetik, Photoshop programaren 30. urtebetetzeaz ere hitz egin dugu. Entzun nahi baduzu...
Sustatu Podcastarem 20.05 alea. 2020. urteko 5. podcasta, otsailaren 19an grabatua, baina egun pare batera prozesatua. Zumaiako Udalaren Euskara Zerbitzuak hizkuntzaren inguruko hitzaldi zikloa antolatu ohi du urtero (Euskara, bestela ez gara-2020), eta aurtengo zikloko lehena grabatu genuen: Maddi Sarasuak eman zuen izenburu honekin: Euskara klase perspektibatik. Maddi Sarasua bertsolaria da, eta hizkuntza-plangintzan ikasketak eta lanak egin izandakoa da.
2020. urteko 4. podcasta, otsailaren 20an grabatua. Segura Irratian ikus-entzunezko alorrean izandako nobedade batzuez jardun dugu Iñigo Arretxe esatariarekin. Batetik, nola Filmin streaming plataformak euskarazko edukien katalogoa ireki duen, eta bestetik nola Filminen ordainpekoa den katalogoa, beste modu batez ere ikus daitekeen: liburutegi publiko baten bazkide izanda, eLiburutegia zerbitzua erabiliz.
Segura Irratian Egunean Behin jokoaren denboraldi berriko itzuleraz mintzatu ginen eta Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin grabatu genuen. Halako kontuak, nola gakoetako bat jarrita dagoen galdera-sorkuntzan, jendearen ekarpenetan, galdera indididualak proposatzeko tresnarekin, eta bestela, programazio lehiaketarekin informatikari eta programazio zaletuentzat.
Sustatu Podcast-aren 20.02 zenbakiko ale hau 2020 urteko lehen podcasta / hitzaldi grabatua izan da. Urtarrilaren 22an Arrasaten izan zen hitzaldia. Basoek aldaketa klimatikoarekin duten erlazioaz hitz egin zuen Garazi Auzmendi kontserbazionistak.
Oporrak tarteko, eta gaixotasunen bat ere bai, atzeratu egin zen nolabait Sustatu Podcastaren berragerpena Segura Irratian, baina jarraitzen dugu, eta hauxe grabatu eta eman genuen urtarrilaren 23an. Hain zuzen ere, podcast hauek sarean ere badaudela jada iragarri dugu ale honetan. Sustatu Podcast-era harpidetu zaitezke jada, Sustatun eskaintzen diren esteka eta RSS aukerei esker, eta baita Jarrion aplikazioarekin, horretaz ere jardun baitugu Iñigo Arretxe Segura irratikoarekin.
Euskaltzaletasuna eta feminismoa, ahalduntzeko elkargunea. Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek eskuz esku emandako hitzaldia. Tolosan izan zen urriaren 15ean, "Euskara eta feminismoa, bidegurutzean elkargune" topaketen barruan. Hitzaldia eman eta aste gutxira argitaratu zen Lisipe bilduman Trikua esnatu da saiakera, non bi egileek ideia hauek sakon landu dituzten. Saiakera horretarako hitzaurre hitzezkotzat har dezakezue podcast hau.
Harkaitz Cano eta Fakirraren Ahotsa. Donostiako Egia kultura etxean izan zen hitzaldi eta solasaldi hau, irailaren 25ean grabatu genuen. Canok bere eleberria komentatu zuen, eta berarekin mahaian izan ziren Edu Zabala (irakurle kluben koordinatzailea) eta Ruben Vidal kultura etxeko arduraduna.
Segura Irratirako, Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin solasean. Gai bakarra tratatu dugu oraingoa, Egunean Behin jokoa. Sustatu egiten duen enpresa berak, CodeSyntax-ek egindako jokoa izanik, jokoa nola garatu den eta nola iritsi den erabilpen zabal bat izatera, horixe komentatu dugu. Baita egun pare batera egitekoa zen Final handia, formatu berri batekin, zuzenean dozenaka lagun denak aldi bereko partida bera jokatzen. Gauzak irten ziren bezala, azkenean Segurako erabiltzaile batek irabazi zuen, Eneko Agirrezabal korrikalariak.
Segura Irratirako. Ohi bezala Iñigo Arretxerekin grabatu beharrean, oraingoan Anaitze Jauregirekin izan da. Nola podcasta grabatu zen Durangoko Azoka irekitzen zen egunean, gaia huraxe izan zen, Durango, eta bereziki Azokan dagoen atal teknologikoak, Kabia Digitalak duen egitaraua.
Segura Irratirako, Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin solasean. Egunen Behin-eko jokoan letra-zopak nola sortu diren aipatu dugu, eta bestetik Japoniako enpresa teknologiko batetik etorritako albistea: lau eguneko lan astea probatu dutela eta ondo irten zaiela, ez bakarrik daude langileak gustora, produktibitateak ere gora egin du!
2019. urteko 12. podcasta, azaroaren 21ean grabatua Segura Irratirako, Goizerokoa saioko Iñigo Arretxerekin solasean. INE estatistika institutuak mugikorretako mugimendu datuak gordeko dituela eta, bestetik, streaming zerbitzu berriak, Apple TV Plus, eta Disney Plus.