Teknologia albisteak

Azkue Hiztegia online jarri dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-05-04 : 10:49

Resurrección María Azkue hizkuntzalariak 1906an kaleratu zuen 1.000 orrialde inguruko lehen euskara-hiztegi hirueleduna , "Diccionario Vasco-Español-Francés" izenekoa, digitalizatu eta sarean jarri dute kontsultagai, Aurten Bai Fundazioaren ekimenez. Hiztegia PDF eran zegoen sarean lehen, baina hau noski, bilaketak uzten dituen bertsio egokitua da.

Azkuek zazpi euskalkitako (zehazki 302 herritako) iturriak bildu zituen, 76 egileren aipuak eta 168 lan-erreferentziatu bere barne hartuz. Azkuek bi zailtasuni egin behar izan zien aurre: euskararen fonetika euskalkietan islatzeko sistema estandar baten faltari eta euskalkien barietatearei; batzuetan desberdintasun dialektologiko horiek agertzen dira, baina inguruko bi herriren artean ere. Lehen arazoa konpontzeko Azkuek iturri sistema propioa sortu zuen, gaur egun edozein konparazio lan zaildu dezakeen sistema. Bigarren arazoa, barietate dialektologikoa, "maisuki" dokumentatu zuen Azkuek, sarrera-egitura konplexua sortu baitzuen, euskararen errealitatea zehatz-mehatz islatzeko gai zena.

Hiztegiaren on line formatua eskuragarri jarri da irekian, dohainik, Aurten Bai fundazioaren webgunean txertatua. Euskarazko hitzak grafia modernoz eta Azkueren grafia erabiliz bila daitezke, eta emaitzak frantsesez, gaztelaniaz edo bietara eskaintzen dira.

Lastima, ordea, osatzeko funtzionalitate bat falta zaiola: gazteleraz eta frantsesez bilatu ahal izatea termino bat.

Azkueren Hiztegi PDF bisore baten eran: https://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/5299

Azkue Hiztegia bilaketekin (orain aurkeztua): https://aurtenbai.eus/azkue-hiztegia/hiztegia.php

 

Erantzun

Sartu