CAF-Elhuyar sariak: ingurune adimenduak; fisika eta metafisika
CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazioko XIV. sariak banatu ziren ostiralean, eta, urtero saritzen diren dibulgazio-artikuluei dagozkien hiru sari nagusiez eta gazteentzako sari bereziaz gain, dibulgazio-liburu bat idazteko saria ere eman zen. Hauek izan dira sarituak:
·Lehenengo saria: Etxetresnek gustukoago dute jazza jotzea sinfonia jotzea baino lanarentzat izan da. Egilea Aitor Urbieta Artetxe debarra da. Saria: Imanol Andonegiren eskultura eta 1.200 .
·Bigarren saria: Ilargiaren alde ezkutua lanarentzat izan da. Egilea Jon Azkargorta Aretxabala algortarra da. Saria: Imanol Andonegiren eskultura eta 800 .
·Hirugarren saria: Egur hila, erreka bizia izenburupean aurkeztutako lanarentzat izan da. Egilea Lide Aristegi Urkia beasaindarra da. Saria: Andonegiren eskultura eta 600 .
·Gazteentzako sari berezia: Ordenagailu bidezko diagnosia: ordenagailuak mediku? artikuluarentzat izan da. Egilea Xabier Artaetxebarria Artieda iruindarra da. Saria: Imanol Andonegiren eskultura eta 400 .
·Dibulgazio-liburua idazteko 5.000 euroko saria Javier Navarro Los Arcos kimikari iruindarrak irabazi du Fisika eta metafisika izenburua duen proiektuarengatik.
Guztira 23 dibulgazio-artikulu aurkeztu dira, eta dibulgazio-liburua idazteko 3 proiektu; epaimahaiarentzat, gehienetan maila ona erakutsi dute lanek. Apirileko Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian lan irabazleak irakurtzeko aukera izango da.
Sari-banaketaren ondoren, Begoña Arrate Larrañagaren Biziaren sarea ehuntzen liburua aurkeztu zen. Begoña Arratek duela bi urte eskuratu zuen dibulgazio-liburua idazteko saria CAF-Elhuyar sarietan; proiektu hark jada argia ikusi du, eta izenburu bereko liburu bihurtu da.
Erantzunak kargatzen...