Teknologia albisteak

Tunguska Eguna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-06-30 : 15:06

Gaur dela 100 urte, 1908ko ekainaren 30ean, izan zen Tunguskako gertakaria, Siberia urrunean, Tunguska izeneko eskualde batean, izandako leherketa handi bat, baso ugari suntsitu zituena. 100 urte geroago, ez dago ideia argirik zerk eragin zuen leherketa,

Teoria nagusiak bi dira:

  • airean eztanda egin zuen 10-30 metroko diametroko meteorito bat
  • airean eztanda egin zuen 10-30 metroko diametroko izotz zati bat, kometa bat alegia

Izan ere, krater ageriko baten faltak leherketa atmosferan gertatu zela adierazten du.

Hona, Scientific American aldizkarian, urteurren honen harira azaldutako erreportaia luze bat. Wikipedian ere, ohi bezala, informazio interesgarria.

Siberian, Krasnoiarsk hirian egunotan biltzarra egin behar dute zientzialariek, eta Evenkien Lurralde Autonomoan (Errusiako egitura administratibo bat) Evenkien Trumoiaren Jainkoaren estatua bat inauguratuko da. Izan ere, lurralde hartako jatorrizko biztanleak dira Tungus edo Evenkiak, eta haien istorioetan gertaera Ogdy trumoiaren jainkoarekin lotu zuten ahozko kontaketetan. Hona adibide parea, Evenkien kontakizunekin: bat, bi.

Gaur egunean halakorik gertatuko balitz, duela ehun urte bezalaxe geundeke; ez genuke aldez aurretik zantzurik izango meteoritoa hurbiltzen ari denik, distira handi bat ikusiko litzateke zeruan, eta Kablam!, blog honek deskribatzen duen moduan.

Erantzun

Sartu