Azken urteotan jaun eta jabe izan ondoren, Youtubek urrats txiki bat egin du atzera interneteko ikusentzunezkoen kontsumoan. Azken hilabeteotako datuei begiratuta, une honetan Netflix da sareko bideo-trafiko handiena daukan plataforma (%26,6), Youtuberen gainetik (%21,3).
Garbi dago Youtubek goitik behera aldatu zuela sarea ulertzeko modua. Ia erabat testuala zen amarauna, ikusentzunezkoz bete zuen Youtubek 2005. urtean jaio zenean. Harrezkero, Youtuberen esku izan da sareko eduki-trafikoaren zatirik handiena. Sandvine agentziak egindako azken txostenaren arabera (PDF), azken hilabeteotan aldaketa esanguratsu bat gertatu da bideoen kontsumoan: Netflixek dagoeneko Youtube gainditu du eta sareko bideo-trafikoaren zatirik handiena streaming plataformak bereganatu du.
Ez da bakarrik Netflix, gainera. Izan ere, apurka-apurka, beste plataforma batzuk ere hasi dira gorantz egiten HBO eta Amazon Prime, adibidez. Sarearen etorkizuneko zerbitzuen artean, Streaming eta VOD zerbitzuetan dago gaur egun lehiarik handienetakoa, guztiak ere zerbitzu eta produktu berriak ateratzen ari direlarik, izan Youtube, Amazon, Disney zein Facebook.
Hala ere, Netflix da une honetan merkatuko erregina. 2017an zehar Netflixek 27 milioi erabiltzaile berri lortu zituen eta gaur egun liderra da streaming plataformen artean.
Txostenean jasotzen diren datuen arabera, sareko bideo-kontsumoaren trafikoaren %26,6 dagokio Netflixi, %21,3 Youtuberi, %6 Amazon Primeri eta %3 Facebooki.
2017ko sareko datuen laburpena jasotzen duen txosten honek beste datu interesgarri batzuk ere ematen dizkigu. Besteak beste:
Erantzun
Sartu