Teknologia albisteak

GPL eta Creative Commons lizentziak euskaraz daude orain

2018-10-04 : 11:31

Egile eskubideekin lotutako lizentzia hauek, gehien erabiltzen direnak, gizartearen eskura daude euskadi.eus eta Creative Commons eta GNU fundazioen webguneetan.

Publizitatea

11

Izarkom telekomunikazio operadore kooperatiboaren berri ematen

Erabiltzailearen aurpegia
2018-09-30 : 16:49

Gari Garaialde (Hondarribia, 1972) da Izarkom-en bultzatzaileetako bat. Elkarrizketatu egin dute. Oraingoz, sakelako telefono linea eskaintzen dute, baina laster hasi nahi dute sarerako konexioa eskaintzen. "Gure planteamendua da azpiegitura partekatu bat eraikitzea, beste eragile batzuekin elkarlanean; batez ere, udalak ditugu buruan, haiek izaten baitute interes handien euren herritarrek zerbitzua izan dezaten. Ibili gara udalekin hartu-emanetan, eta interes handia agertu dute batzuek. Helburua da, udalekin eta beste eragile batzuekin batera, azpiegitura hori eraikitzea, eta azpiegitura erabilera librekoa eta irekia izatea".

Loiun lur hartzea zer den

Sustatu
2018-10-01 : 09:05

Bereikua goitizena erabiltzen hegazkin-pilotu euskaldun batek bideoak egin eta partekatzen ditu Twitterren, hango edo hemengo aireportuetan lur hartzea zer den erakutsiz. Duela egun pare bat Loiun (Bilboko aireportuan) nola egiten den erakutsi du.

Googlek 20 urte bete ditu

Sustatu
2018-09-27 : 08:50

Gaur, irailak 27, 20 urte bete ditu Googlek. Larry Page eta Sergey Brin ikasleek sortu zuten 1998ko udazkenean. Ordura arte ezagutzen ziren bilatzaile ahul samarren ondoan, argia ekarri zuen Googlek amaraunera. Hasierako bilaketa-orri hura, Interneteko (eta munduko) enpresarik handienetakoa bilakatu da 20 urteko epean. 

Big Data da aldi bereko jokalarien bideo-jokoetako esperientzia hobetzeko gakoa

2018-09-26 : 15:16

Big Datak asko du esateko bideo-jokoen eremuan, batez ere jokalari askok aldi berean parte hartzen duten kasuetan. Joko mota horietan munduko edozein txokotako jokalariek elkarrekin lehiatzen dute egoera desberdinetan: helburu zehatz baten bila lehiatzen diren “arena” modalitatekoetan, taldeko kiroletakoetan zein lehia simulagailuetan.

Applek Shazam erosi duen honetan, probatu abestien beste app hau, SoundHound

Sustatu
2018-09-25 : 10:44

Apple guztiz ahaltsuak Shazam erosi du, abesti bat entzuten duzunean botoiari sakatu eta zein den esaten dizun aplikazio ezaguna. Jakina den bezala, soinu-uhinen bilatzaile baten gisa funtzionatzen du Shazamek, baina kontzeptu hori haratago eramaten duen beste app bat aurkeztuko dizuegu hemen eguna aprobetxatuta: SoundHound. Zuk zeuk abesten diozuna igartzen du aplikazio honek.

Literatura Unibertsala Wikipedian lantzeko "editatoi" bat , irailaren 28an Donostian

EIZIE
2018-09-24 : 10:08

"Literatura Unibertsala Wikitzen" izeneko edizio-saioa antolatu dute EIZIEk eta Donostia Kulturak datorren ostiralerako (irailak 28). Itzultzaileen Nazioarteko Egunaren ospakizunen artean burutuko da eta Literatura Unibertsala Wikipedian lantzeko editatoi bat izango da. Edozein literaturzalerentzat pentsatutako ekitaldia da; bertaratu nahiez gero izena eman behar da.

"Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronka" Enpresarean azoka, urriaren 25ean

Enpresarean
2018-09-24 : 08:46

Bai Euskarari Elkarteak antolaturiko Enpresarean Azokaren laugarren edizioak pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren erronka izango ditu hizpide, urriaren 25ean Orona Ideon (Hernani). Bertaratzeko interesa duenak ondorengo galdetegia bete beharko du.

8

Maite Goñi: "Ikasgeletan mugikorrak debekatzea atzerapauso nabarmena eta larria da"

Erabiltzailearen aurpegia
2018-09-20 : 09:09

Frantzian, ikasgeletan mugikorrak erabiltzea debekatu dute. EAEn, ikastetxe bakoitzaren esku dago erabakia hartzea. Maite Goñi MUko irakasleak eta teknologia berrietan adituak hausnartu du bai debekuaren eta baita teknologia berriek ikasgeletan izan behar duten lekuaren inguruan. 

 

Lehenengo "turista espaziala" Yusaku Maezawa enpresari japoniarra izango da

Sustatu
2018-09-18 : 10:12

SpaceX enpresak jarraitzen du ilargira turistak bidaltzeko asmoarekin. 2017an iragarri zuten proiektua eta bart aurkeztu du ilargira joango den lehenengo bidaiaria nor izango den: Yusaku Maezawa japoniarra. Laster hasiko da entrenamenduak egiten bidaia espaziala egin ahal izateko. Oraindik ez dakiguna da, ea noiz joango den lehen turista hori ilatargiraino. 

Munduko ordularirik zehatzena izan daitekeena: 40 milioi urte beharko ditu segundu bakarra atzeratzeko

Sustatu
2018-09-17 : 11:26

Orain arte garatu den ordularirik zehatzenetakoa aurkeztu du Adelaidako Unibertsitateak, Australian. Atzeratzen ez den ordularia dela esan daiteke, 40 milioi urte beharko liratekeelako segundu bakarra atzeratzeko. Proiektuak Eureka Saria jaso du.

3

AnysoftKeyboarden Google Playko euskarazko hizkuntza paketea eskuragarri

Erabiltzailearen aurpegia
2018-09-15 : 18:10

AnySoftKeyboard (ASK) Androiderako teklatu aplikazio libre bat da. Beste batzuk ez bezala erabat offline dabil, hau da, ez du zuk idatzitakoari buruzko informazioa inora bidaltzen. Euskal hitzak proposatu ditzan euskarazko paketea instalatu ahal da (eta beste hainbat hizkuntza). AnysoftKeyboarden Google Playko euskarazko hizkuntza paketea eskuragarri dago berriro.

Gidaririk gabeko trenak izango dira Frantziako trenbideetan 2023tik aurrera

Sustatu
2018-09-14 : 09:40

Bost urte barru, 2023an, gidaririk gabeko trenak ibiliko dira Frantziako trenbideetan. Halaxe iragarri du SNCF erakundeak. Tren-zerbitzu hobea, ugariagoa eta erosoagoa emateko aukera emango dute tren autonomoek.

Teknologia ikastaroak irailetik abendua arte, Euskararen Etxean, doan!

2018-09-13 : 11:02

Iritsi da iraila eta berriz Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, teknologiarekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Sartu gurekin teknologiaren ur handitan lelopean. Irailak 28+29-an Euskararen Etxean "BurujabetzaTeknologikoa: askatasuna eta pribatutasuna sarean" ikastaroa, doan!

"Gazte Robotika", Euskadiko II. Hezkuntza Robotika Txapelketa, irailaren 22an Ermuan

Sustatu
2018-09-12 : 12:35

Euskadiko II. Hezkuntza Robotika Txapelketa egingo da irailaren 22an Ermuan, hainbat erakunde eta elkarteren laguntzarekin. Tailer teknologikoa eta erakusketak ere izango dira bertan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››