Teknologia albisteak

Tokikom jardunaldia: kazetaritza mugikorrekin, eta beste gai batzuk

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-10-16 : 11:45

Bi urtean behin egiten duen bezala, TOKIKOMek, EiTBrekin elkarlanean, TOKIKOM Jardunaldiak egingo ditu urriaren 22an, EiTBren Bilboko egoitzan. Jardunaldien gaia komunikazioaren alde mugikorra izango da, eta bi zatitan banatuta egongo dira: mugikorrak kazetaritzan; eta publizitatea ingurune digitalean.

Goizez, ohiko ponentzia eta hitzaldiak izango dira: Alde batetik, mugikorrak kazetaritzan erabiltzeko hainbat esperientzia eta proposamenen berri izango dute bertaratuek, RTVEko formazio arduradunaren, Goiena Komunikazio taldearen, eta sare sozialetako adituen eskutik. Bestetik, publizitate alorrean ingurune digital berriak suposatzen dituen erronka tekniko eta legalak aztertuko dituzte, MEDIASAL agentziako planifikazio buruaren eta IAB - International Advertisin Bureauko Zuzendari Juridikoaren laguntzaz.

Bazkalostean berriz, tailer teoriko-praktikoa izango da, RTVEko formazio arduradunaren eskutik. Bertan, lehen eskutik aztertuko ditutzte nolako teknikak eta software zein hardware tresnak erabil daitezkeen mugikorrak kazetaritza lanetarako aprobetxatzeko.

Egitarau zehatza ondorengo loturan ikus dezakezue: https://tokikom.eus/jardunaldiak


Eta izena emateko berriz, beste honetan duzue aukera.

Erantzun

Sartu