"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 4. edizioa azaroaren 20an izango da: #txiotesia4
2018-10-07 16:10
#txiotesia4 azaroaren 20an egingo da. Egitasmoarekin ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea lortu nahi dugu eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea. 2015/2018 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei dago zuzenduta. Lehiaketa twitter bidez egingo da azaroaren 20an eta parte hartzaileek lortu behar dutena da beraien tesia 6 txiotan azaltzea. Ikertzaileen txio kateak epaimahai batek baloratuko ditu eta sari bi banatuko dira: txiolari ulergarriena (500€) eta txiolari originalena (300€).
Txioak (17)
-
Unibertsitatea.net @Uninet_ataria"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 4. edizioa azaroaren 20an izango da labur.eus/9Tg7A… twitter.com/i/web/status/1…
-
Koldotxu Garcia @koldotxu#Txiotesia4 hemen da!!!! unibertsitatea.net/aktualitatea/t… sortzen ari den #zientzia-ren pilulak euskaraz! :D#dazientziat @dazientziat
Erantzunak kargatzen...